Donostiako Aste Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru atxilotu eta zauritu bat Donostiako taberna batean izandako liskar batean

Gertaera igande goizaldean izan da, hirigunearen erdialdeko lokal batean.

Hiru atxilotu eta zauritu bat izan dira igande goizaldean Donostiako erdialdeko taberna batean izandako borroka batean. Zauritua ospitalera eraman behar izan dute.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, goizaldeko ordu biak aldera jakinarazi diete lokal horren barruan liskarra zegoela.

Agenteak iritsi direnean, bi pertsonak ihes egin dute, bakoitza alde baterantz, baina handik gutxira harrapatu dituzte. Gainera, konortea galduta eta sudurreko traumatismoa zuen pertsona bat aurkitu dute lokalean. Ospitalera eraman behar izan dute.

Lehenengo atxilotuari lesio-delitu bat egotzi diote, eta beste biei, berriz, poliziari aurre egitea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X