Albiste izango da: EITB Data, ikasturtearen hasiera EAEn eta Diasporaren Eguna
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko irailaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EITB Data: EITB Dataren atal berri honetan, urteotako beroaldiak, herritarren klima aldaketarekiko pertzepzioa edota tenperaturen bilakaera aztertuko dugu.
- Ikasturtearen hasiera EAEn: Euskal Autonomía Erkidegoko 300.000tik gora ikaslerentzat, gaurkoa lehen klase eguna izango da. Horrez gain, Imanol Pradales lehendakaria eskola segregazio itunerako mahaiaren bileran izango da.
- Diasporaren eguna: Gaur arratsaldean, zortzigarrenez ospatuko du Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna, Markina-Xemeinen, zesta-puntaren komunitatea ardatz harturik.