Gurutz Linazasoro neurologoak Alzheimerraren aurkako sendagai iraultzaile berrien iritsiera iragarri du
Gaixotasunaren jatorrian jarduten duten sendagaiak direla nabarmendu du, gaixotasunaren bilakaera "geldoagoa eta onberagoa" eragiten dutenak. Amerikako Estatu Batuetan eta Ingalaterran jada merkaturatzen dira.
Gurutz Linazasoro neurologo gipuzkoarrak ostiral honetan azpimarratu duenez, "laster" iritsiko dira Estatura Alzheimerraren aurkako sendagai berriak. Antigorputz monoklonalak direla zehaztu du, gaixotasunaren jatorrian eragiten dutenak.
Igande honetan, irailak 21, Alzheimerraren Munduko Eguna da. Hori dela eta, arlo horretan ezagun eta sarituenetako bat den Zumarragan jaiotako neurologoak itxaropen mezua helarazi die gaixoei eta haien familiei. "Duela 40 urte, neurologian hasi nintzenean, ez genuen ia ezer eskaintzeko Alzheimerra zuten pertsonei. Orain sintomak hobetzen dituzten botikak ditugu, eta laster iritsiko dira gure osasun sistemara gaixotasunaren jatorrian, amiloide izeneko proteina baten biltegietan, zuzenean eragiten duten botikak", azaldu du.
Farmako horiek Amerikako Estatu Batuetan eta Ingalaterran merkaturatzen dira jada, eta, Linazasororen arabera, frogatu dute gai direla garunean pilatu daitezkeen amiloide-biltegiak garbitzeko. Horrek gaixotasunaren bilakaera "geldoagoa eta onberagoa" eragiten duela azaldu du.
Mugarria ezarriko duten botikak
Gipuzkoako Poliklinikako neurologo ezagunaren esanetan, "Alzheimerraren tratamenduan mugarria ezarriko dute” botika horiek. Helburu nagusia “gaixotasunaren bilakaera aldatzea eta neuroendekapenaren aurrean denbora irabaztea” izaten delako beti.
Era berean, azpimarratu du diagnostikoaren arloan egin diren berrikuntzek aukera eman dutela odol-analisi soil baten bidez garun barneko proteinaren metaketa horiek detektatzeko. Ondorioz, estrategia goiztiarrago eta eraginkorragoei "atea ireki” zaie.
"Alzheimerren gaixotasuna prebenitzera eramango gaituen bide luzearen lehen geltokian gaude. Oinarri zientifikoak oso sendoak dira eta ilusioz gainezka gaude etortzear dagoenarekin", amaitu du Linazasorok.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.
Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon
Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.
Edukiontziak erre dituzte bart Getxon eta Bilbon, eta ikerketa zabaldu du Ertzaintzak
Getxoko Areeta auzoan, 12 edukiontziri eman diete su, eta Bilboko Zorrotza auzoan, 3 erre dituzte. Ikerketa abiatu dute, eta Getxoko Udaltzaingoa susmagarri bat identifikatzeko lanean ari da jada.
Durango, Palestinaren alde
Musikari ez ezik, bertsolariei eta umoregileei ere ireki die leihoa Oihu bat Palestinara jaialdiak; izan ere, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal bertsolariek eta Antton Telleria eta Asier K. bakarrizketariek hartu dute parte.
Nafarroako Erribera luze-zabalean zeharkatuta, Iruñerako bidea hartuko du gauerdian Korrikaren lekukoak
13:23an iritsiko da igandean Korrika Nafarroako hiriburura, bere laugarren egunean. Euskararen aldeko pausoek Erribera hartu dute larunbat honetan, korri eginez eta euskaraz bizitzeko aldarria ahotan.
Ehunka lagun elkartu dira Bilbon, "Kuba bizirik. Blokeorik ez!" lelopean
Hegoak plataformak deituta, Kubaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Bilboko Areatzan, "EBk ezarritako itolarri ekonomiko eta energia blokeo politika arbuiatzeko". Habanara iritsiko den konboi solidarioaren alde ere agertu dira. Bilbon bezala, Iruñean ere mobilizatu dira plataforma horrek deituta.
47 urteko gizon bat atxilotu dute Ermuan, anaia sastatzea egotzita
Erasoa 06:00ak aldera gertatu da, San Pelaio auzoko etxebizitza batean. 46 urteko biktima larri eraman dute ospitalera, gorputzeko hainbat lekutan zauriak baitzituen.
Gizon batek alaba adingabea hil du Torreviejan
Guardia Zibila indarkeria bikarioko krimen gisa ikertzen ari da gertatua. Zantzu guztien arabera, 40 urteko gizonak 3 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren.
Preso bat hilik aurkitu dute Baionako espetxean
23 urteko gizonak bere buruaz beste egin du. Arazo psikiatrikoak zituen, eta bakarkako ziega batean zegoen preso.