Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-1 autobidea itxi dute Eskoriatzan, Gasteizko noranzkoan, furgoneta batek eta kamioi batek talka egin ondoren

Istripua 08:50ean jazo da. Bertaratu diren osasun langileek furgoneta gidaria artatu behar izan dute, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.

Furgoneta batek eta kamioi batek talka egin dute larunbat honetan AP-1 autobidean, Eskoriatza parean (Gipuzkoa), Gasteizko noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 08:50ean jazo da, eta AP-1 autobidea itxi behar izan dute Isuskitzako tunelean, Gasteizera bidean.

Halaber, bertaratu diren osasun langileek furgoneta gidaria artatu behar izan dute, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.

Bidea moztuta izan dute galtzada garbitu arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X