DOKUMENTAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nolako kontrolak pasa behar dituzte udalekuek?

Bernedoko udalekuen inguruan sortutako polemikaren ostean, horiek bete beharreko baldintzen inguruko eztabaida piztu da.

Bernedoko udalekua. Artxiboko irudia: EITB

Bernedoko kasuak (Araba) udalekuek pasa behar dituzten kontrolen eta baldintzen inguruko eztabaida piztu du jendartean. 

Ertzaintza Sarrea Euskal Udaleku Elkarteak abuztuan Bernedon (Araba) antolatutako udaleku pribatu batean gertatutakoa ikertzen ari da, hainbat familiak salaketa publikoa aurkeztu ondoren. Salaketa horren arabera, begiraleek 13 eta 15 urte bitarteko neska-mutilak elkarrekin dutxatzera “behartu" egiten zituzten.

Udaleku publikoak eta ekimen pribatuko udalekuak daude.

Hiru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen dituzten udaleku publikoek kontrolak eta ikuskapenak gainditzen dituzte, eta argi definitutako protokoloak bete behar izaten dituzte. 

Pribatuek, berriz, jarduera lizentzia bat eskatu, eta non, noiz eta zenbat adingabe izango dituen jakinarazi behar dute.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X