TRAFIKO-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motor-gidari bat hil da Lemoizen gertatutako trafiko-istripu batean

Istripua gertatu den BI-3152 errepidea itxita dago, eta Ertzaintzak izapideak ireki ditu arrazoiak argitzeko.
Istripua gertatu den errepidearen mapa.

Motor-gidari bat hil da astelehen arratsaldean BI-3152 errepidean, Lemoizen (Bizkaia), izan den zirkulazio-istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 17:30ean gertatu da, Bakiorako noranzkoan. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, motorzale batek istripua izan du eta handik gutxira hil da. Ertzaintza, Osakidetza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta motorzalearen heriotza egiaztatu dute.

BI-3152 errepidea itxita dago. Ertzaintzak izapideak ireki ditu ezbeharraren arrazoiak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X