Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sarrigurenen atxilotutako gizona espetxeratu dute, adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik

Fiskaltzak behin-behineko espetxeratzea eskatu du, komunikatua eta fidantzarik gabea, 16 urteko adingabe bati penetrazioarekin egindako sexu-eraso (bortxaketa) delitu batengatik.

Espetxeratu dute Sarrigurenen (Nafarroa) 14 urteko adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona. Erasotzaileak behin-behineko espetxeratzea jaso du, komunikatuta eta fidantzarik gabekoa.

Ebazpen judizialak zehaztutakoaren arabera, ihes egiteko arriskua aurreikusten dute; hain zuzen, horrelako delituetan aurreikusten den zigor handiagatik, 8 eta 12 urte bitarteko espetxealdia, eta inputatuak duen egoera irregularragatik.

Dirudienez, akusatua eta biktima alkohola edaten izan ziren euren etxebizitzan, hilaren 1ean. Momentu hartan, ustez, erasotzaileak ukituak egiten hasi zitzaion adingabeari eta, ondoren, bortxatu egin zuen.

Antza denez, ikertuak aldez aurretik bazekien kaltetua adingabea zela, familiaren etxebizitza partekatzen baitzutelako, eta, beraz, elkar ezagutzen zuten.

Inputatuak adierazi du sexu harreman onartua izan zela, abokatuaren galderei baino ez erantzunez. Biktimak, ordea, indarrez egindako bortxaketa izan zela azaldu du, bere nahiaren aurkakoa.

Bestalde, polizia deitu zuen lekukoak ziurtatu du adingabea bere etxera joan zela laguntza eske.

Akusatuaren deklarazioarekin, fiskaltzak behin-behineko espetxeratzea eskatu du, komunikatuta eta fidantzarik gabekoa, 16 urteko adingabe bati penetrazioarekin egindako sexu-eraso (bortxaketa) delitu batengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X