EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eric Olhatsek adingabeei sexu-erasoak egin izana ukatu du epailearen aurrean, Baionan

1997-2022 urte artean sei adingaberi sexu-erasoak egitea leporatuta, gaur epaitu dute Aviron Bayonnaisen entrenatzaile eta Realaren ikuskatzaile ohia. 10 urteko espetxe-zigorra eta 150.000 eurorainoko isuna jaso dezake.

Eric Olhats
Eric Olhats, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

Eric Olhats Aviron Bayonnaisen entrenatzaile eta Realaren ikuskatzaile ohiaren aurkako epaiketa gaur egin da Baionako Justizia Auzitegian, 1997-2022 urte artean sei adingaberi sexu-erasoak egin izana leporatuta. Epailearen aurreko deklarazioan, leporatzen zaizkion delitu guztiak ukatu ditu akusatuak. 

Biktimek eta senideek ere deklaratu dute epaiketan. 11-15 urteko mutikoak zirenean, Aviron Bayonnais taldeko kide zirela, Olhatsekin bizi izandakoa kontatu dute gazteek. Orduan euren entrenatzailea zenak igurtziak egiten zizkiela, eta sexu-izaera zuten mezuak igorri eta eduki pornografikoa zuten filmak erakusten zizkiela azaldu dute. Horrek guztiak euren bizitzetan utzitako ondorioak salatu dituzte. 

Leporatzen zaizkion delituengatik, 10 urteko espetxe-zigorra eta 150.000 eurorainoko isuna jaso dezake akusatuak.

Besteak beste, Antoine Griezmann aurkitzeagatik da ezaguna Olhats. 2022ko maiatzean atxilotu zuten. 

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X