ABISUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Segurtasun Sailak abisu bereziak ezarriko ditu kostaldean ostegunean eta ostiralean, olatuengatik

Abisu horiek asteazken honetarako daudenei gehitu behar zaizkie; gaur indarrean dira abisuak baso-suteengatik, haize-bolada bortitzengatik eta, arratsaldeko hirurak eta bostak bitartean, kostaldean, olatuengaik, bi metrorainoko olatuak izango baitira.

Olatuak, Donostian.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hainbat abisu hori aktibatuko ditu ostegun eta ostiral honetan, olatuengatik, itsasgoran.

Abisu horiek asteazken honetarako daudenei gehitu behar zaizkie; gaur indarrean dira abisuak baso-suteengatik, haize-bolada bortitzengatik eta, arratsaldeko hirurak eta bostak bitartean, kostaldean, olatuengaik, bi metrorainoko olatuak izango baitira.

Ostegunean goizeko laurak eta bostak bitartean eta arratsaldeko laurak eta seiak bitartean aktibatuko dira abisuak, bietan itsasgorarekin batera. Goizaldeko olatu handiena metro eta erdira iristea espero da, baina arratsaldean bi metro eta erdikoa ere izan daiteke.

Ostiralean abisu horia goizeko laurak eta seiak bitartean jarriko da indarrean, bi metro eta erdiko olatuak izan daitezkeelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X