EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei urteko kartzela zigorra ezarri diote Eric Olhats entrenatzaile ohiari, adingabeei sexu-erasoak egiteagatik

Espetxe zigorraz gain, Aviron Bayonnaiseko entrenatzaile eta Realeko behatzailea izandakoak ezingo du adin txikikoekin lan egin eta kirol eremuetara joateko debekua ere jarri diote. Epaiaren berri izan ondoren, Alain Larrea defentsa abokatuak ez du baztertu helegitea jartzea. 

Eric Olhats

Aviron Bayonnaiseko entrenatzaile ohia eta Realeko ikuskatzaile ohia, Eric Olhats, artxiboko irudi batean. Agentziak

Baionako Auzitegiak sei urteko kartzela zigorra ezarri dio Eric Olhats Aviron Bayonnaiseko entrenatzaile eta Realeko ikuskatzaile izandakoari, adingabeei sexu erasoak egiteagatik. 

Atzo egindako epaiketan, biktimek eta haien senideek deklaratu zuten. 11-15 urte zituztenean,  Aviron Bayonnais taldeko kide zirela, Olhatsekin bizi izandakoa kontatu zuten gazteek. Orduan euren entrenatzailea zenak igurtziak egiten zizkiela, eta sexu-izaera zuten mezuak igorri eta eduki pornografikoa zuten filmak erakusten zizkiela azaldu zuten. 

Olhatsek, bere aldetik, akusazioak ukatu zituen. 

Espetxe zigorraz gain, ezingo du adin txikikoekin lan egin eta kirol eremuetara joateko debekua ere jarri diote. 

Besteak beste, Antoine Griezmann futbol jokalaria Realera eramateagatik ezaguna da. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X