EAEk du IATik garestiena: Estatuko merkeenak baino 15 euro karuago
Ibilgailuen azterketa teknikoaren batez besteko prezioa 53 eurokoa da EAEn, eta 40 eurokoa, Nafarroan.
EAE da Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) preziorik altuena duen Estatuko autonomia-erkidegoa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak (OCU) urriaren amaieran 200 estaziotan egindako azterlanaren arabera.
Txostenak erakusten duenez, ibilgailu bakoitzeko 29 eurorainoko aldeak daude autonomia-erkidegoaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, prezioa 53 eurotik gorakoa da, eta Nafarroan, 40 euro ingurukoa. Gutxienez 15 euro merkeagoa da Andaluzian, Extremaduran eta Madrilen.
Ibilgailu motaren arabera ezartzen dira tarifak. EAEn ibilgailu elektrikoek 53 euro inguruko tarifa dute; auto hibridoen, gasolinazkoen eta PGLen kasuan, batez besteko prezioa 55 eurokoa da; eta diesel motordunek, berriz, 57 euro ordaindu behar izaten dute, batez beste.
Nafarroan, tarifak baxuagoak dira. Ibilgailu elektrikoek, 39 euro inguru, gasolinazko ibilgailuek, 41 euro, eta, azkenik, diesel motorreko automobilek, 45 euro.
Azterlanaren arabera, gainera, batez beste, egun bat eta bi arteko itxaronaldiak egoten dira hitzordua hartzeko. Madrilen eta Balear Uharteetan egun berean lor daiteke hitzordua, baina Galizian, adibidez, 6 egun itxaron behar dira.
Gainera, OCUk ohartarazi die erabiltzaileei IAT ez eguneratzeak 200 euroko isuna dakarrela. Gainera, eskari gutxien duten ordutegi-tarteetan izan daitezkeen beherapenei buruz galdetzea gomendatu du, eta jakinarazi du ez dagoela azterketa teknikoa autoa matrikulatuta dagoen autonomia-erkidegoan bertan egiteko betebeharrik.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat zauritu da Getxoko Fadura futbol zelaian, zaleen arteko borroka batean
Antza denez, bi zaleren arteko borroka bat izan da, eta horietako batek zauriak jasan ditu. Anbulantzia bati deitu diote artatzeko eta, azkenean, ez dute osasun-zentro batera eraman behar izan.
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita
Lehen ikerketen arabera, furgonetan zihoazen pertsonek dirua ordaindu zuten Frantziatik atera eta espainiar estatuko toki ezberdinetara joateko.
Melgosa: "Prebentzioan eta hezkuntzan gogor egin behar da lan, kirolean indarkeria saihesteko"
Partiduetara joan aurretik "frustrazioak etxean uzteko" eskatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta helduengan jarri du arreta, "haurrek ikusten dutena ikasten baitute".
Irungo Landetxa futbol taldeko jokalari eta zaleek Hernanin izandako jarrera ikertuko du Gipuzkoako Futbol Federazioak
Larunbat gauean jokatu zen partidan, irain eta mehatxuak egin omen ziren 17 urteko arbitroaren kontra, eta Ertzaintzari abisua eman behar izan zioten ezer gerta ez zedin.
24. Korrikak euskara komunitatea dela aldarrikatu, eta aurrera egiteko deia egin du amaierako mezuan
Lehen aldiz, mezu kolektiboa izan da Korrikarena, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako beste horrenbeste gaztek idatzitakoa. "Euskara gara diogu, ez euskara naiz. Komunitateaz ari gara", azpimarratu dute Oierrek, Oihanak, Elene Mengyuk, Beñatek, Aitzolek, Xalbatek eta Leirek. Amaitzeko, oraina eta etorkizuna jomugan jarri dituzte: "Aurrera goaz, bazatoz?".
Nortzuk dira Korrikaren mezua idatzi duten zazpi lagunak?
Herrialde bakoitzeko euskaldun eta euskaltzale batek parte hartu du aurtengo mezu kolektiboan, tartean Txinan jaiotako barakaldarrak edo Union Tutera taldearen sortzaileak.
Hauxe da aurtengo Korrikaren mezua, zazpi gaztek idatzia, lurralde bakoitzeko bat
Hauek izan dira 24. Korrikaren mezua idatzi eta irakurtzeko ardura izan duten 7 gazteak: Oier Iñurrieta Garmendia gasteiztarra, Oihana Arana Cardenal gipuzkoarra, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao bizkaitarra, Beñat Jusue Rosano nafarra, Aitzol Gil de San Vicente Pla hendaiarra, Xalbat Alzugarai Etxeberri baxenabartarra eta Leire Casamajou Elkegarai zuberotarra.
Lehendakariak ere eraman du lekukoa
Imanol Pradales lehendakariak Korrikaren lekukoa hartu du Bilbon, 3.371 kilometroan, Ibone Bengoetxea lehendakariordearekin batera.
Korrikaren amaiera
Zuzenean 24. korrikaren amaiera.
Motozale bat hil da AP-68 autobidean, Zuian, izandako zirkulazio istripu batean
Ibilgailuaren gidaria bidera erori da ezbeharraren ondorioz.