Euskarazko hizkuntza-eskakizunak lan-eskaintza publikoak euskaraz eginez edo lanean erabiliz egiaztatu ahal izango dira
Euskara maila egiaztatzeko eta ebaluatzeko beste bi sistema ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko dekretuan jasotakoak.
EPE baten azterketa. Artxiboko argazkia: EFE
Aurrerantzean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoan euskararen ezagutza egiaztatzeko eta ebaluatzeko bi sistema berri egongo dira: lan-eskaintza publikoetako azterketak euskaraz egitea edo laneko eginkizun eta zeregin "gehienak" euskaraz egiten direla frogatzea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu den Ibone Bengoetxearen agindu bat argitaratu du. Horren bidez arautzen dira euskara maila egiaztatzeko eta ebaluatzeko sistemak, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 dekretuan jasotakoak.
Hortaz, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren (HAPEI) deialdi ohiko edo bereziez gain, euskara maila egiaztatzeko eta ebaluatzeko beste bi sistema ezartzen ditu aipaturiko aginduak euskal sektore publikoko entitateetan lanpostuei esleitutako hizkuntza-eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko.
Batetik, hautaprobak euskaraz eginda hizkuntza eskakizunak egiaztatu ahal izango dira. Lan-eskaintza publikoa deitu duen entitateak idatzizko zein ahozko ekoizpenak bidaliko dizkio HAPEIri, zuzendu eta ebaluatzeko, hizkuntza-eskakizunak egiaztatze aldera.
Halaber, hautaketa-deialdia egin duen entitateak oinarrietan zehaztuko du prozesuan sistema hori aplikatuko den, eta euskarako proba espezifikoa egiteko aukera izango den. Bi sistemak erabiliz gero, hautagaiak sistema bakarra aukeratu ahalko du.
Bestetik, langileak bere lanpostuan euskara erabiliz hizkuntza eskakizun maila betetzen duela egiaztatu ahal izango du. Horretarako langileak gutxienez urtebeteko jarduna izan beharko du lanpostu horretan. Langileak bere lankideekiko harremanak nagusiki euskaraz izan beharko ditu, ahoz eta idatziz.
HAPEIk baldintzak betetzen direla bermatu beharko du, hizkuntza-eskakizuna aitortu aurretik.
Langile bakoitzak gehienez bi urtean behin eskatu ahalko du egiaztatze-sistema horretan parte hartzea. Horrez gain, ebaluazio-sistema hori aplikatu zaion urtean langileak ezin izango du parte hartu HAPEIren ohiko deialdietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat zauritu da Getxoko Fadura futbol zelaian, zaleen arteko borroka batean
Antza denez, bi zaleren arteko borroka bat izan da, eta horietako batek zauriak jasan ditu. Anbulantzia bati deitu diote artatzeko eta, azkenean, ez dute osasun-zentro batera eraman behar izan.
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita
Lehen ikerketen arabera, furgonetan zihoazen pertsonek dirua ordaindu zuten Frantziatik atera eta espainiar estatuko toki ezberdinetara joateko.
Melgosa: "Prebentzioan eta hezkuntzan gogor egin behar da lan, kirolean indarkeria saihesteko"
Partiduetara joan aurretik "frustrazioak etxean uzteko" eskatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta helduengan jarri du arreta, "haurrek ikusten dutena ikasten baitute".
Irungo Landetxa futbol taldeko jokalari eta zaleek Hernanin izandako jarrera ikertuko du Gipuzkoako Futbol Federazioak
Larunbat gauean jokatu zen partidan, irain eta mehatxuak egin omen ziren 17 urteko arbitroaren kontra, eta Ertzaintzari abisua eman behar izan zioten ezer gerta ez zedin.
24. Korrikak euskara komunitatea dela aldarrikatu, eta aurrera egiteko deia egin du amaierako mezuan
Lehen aldiz, mezu kolektiboa izan da Korrikarena, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako beste horrenbeste gaztek idatzitakoa. "Euskara gara diogu, ez euskara naiz. Komunitateaz ari gara", azpimarratu dute Oierrek, Oihanak, Elene Mengyuk, Beñatek, Aitzolek, Xalbatek eta Leirek. Amaitzeko, oraina eta etorkizuna jomugan jarri dituzte: "Aurrera goaz, bazatoz?".
Nortzuk dira Korrikaren mezua idatzi duten zazpi lagunak?
Herrialde bakoitzeko euskaldun eta euskaltzale batek parte hartu du aurtengo mezu kolektiboan, tartean Txinan jaiotako barakaldarrak edo Union Tutera taldearen sortzaileak.
Hauxe da aurtengo Korrikaren mezua, zazpi gaztek idatzia, lurralde bakoitzeko bat
Hauek izan dira 24. Korrikaren mezua idatzi eta irakurtzeko ardura izan duten 7 gazteak: Oier Iñurrieta Garmendia gasteiztarra, Oihana Arana Cardenal gipuzkoarra, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao bizkaitarra, Beñat Jusue Rosano nafarra, Aitzol Gil de San Vicente Pla hendaiarra, Xalbat Alzugarai Etxeberri baxenabartarra eta Leire Casamajou Elkegarai zuberotarra.
Lehendakariak ere eraman du lekukoa
Imanol Pradales lehendakariak Korrikaren lekukoa hartu du Bilbon, 3.371 kilometroan, Ibone Bengoetxea lehendakariordearekin batera.
Korrikaren amaiera
Zuzenean 24. korrikaren amaiera.
Motozale bat hil da AP-68 autobidean, Zuian, izandako zirkulazio istripu batean
Ibilgailuaren gidaria bidera erori da ezbeharraren ondorioz.