IKERKETA

Guardar
Quitar de mi lista

Amaya Zabarteren senarrak uste du Zupiriak ez duela auziari buruz  "ezer argitara emango"

Bestalde, jakinarazi du Reala-PSG partidaren atarian Ertzaintzak egindako kargekin lotuta, hirugarren salaketa bat aurkeztuko duela beste pertsona batek. 

 

20250407115554_amaia-zabarte-epaitegia-donostia_

Amaya Zabarte eta Joseba Novoa senarra, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Amaya Zabarteren auzia argitzen lagunduko duen "ezer ez du argitara emango" Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Ondorio hori atera du Joseba Novoak, Zabarteren senarrak,  sailburuarekin bilera izan ondoren. 

2024ko martxoan, Reala-PSG Txapeldunen Ligako partidaren atarian, Anoeta inguruan izandako istiluetan Ertzaintzaren foam jaurtigai batek buruan jo zuen Zabarte, eta larri zaurituta eraman zuten Donostia Ospitalera. Zaintza Intentsiboen Unitatean egon zen ingresatuta 44 urteko irundarra. 

Gaur jakin da joan den astean Segurtasun sailburuak Novoa hartu zuela Ertzaintzaren Irungo komisaldegian. Besteak beste, poliziaren atestatua "txapuza" bat izan zela esan zion Zabarteren senarrak Zupiriari. 

Halaber,  sailburuak bileran emandako beste informazio bat eman du jakitera. Antza, salaketa jarri eta biharamunean, Zabarterik azterketa mediku  bat egitea eskatu zuen Ertzaintzak, baina kasuaren ikerketaren ardura zen epaileak ukatu egin zuen. Familiak orain izan du horren berri. Zauritu eta hamaika hilabetera egin zioten azterketa. 

Zabartek bizitako egoera dela eta, Zupiriak bere kezka azaldu dion arren, Novoak nabarmendu du gertakarien inguruan ez ziola iritzirik eman.  

Hirugarren salaketa

Bestalde, Novoak adierazi du Reala-PSG partidaren atarian Ertzaintzak egindako kargekin lotuta, hirugarren salaketa bat aurkeztuko duela beste pertsona batek. Aurrena Zabartek jarri zuen, eta bigarrena, Maria Martinek. 

Hirugarren zauritua ere, emakumea da eta lepoan jaso omen zuen pilotakada.

Xuhar Pazos gazteari elkartasuna adierazteko egindako bilkuran egindako bilkuran izan dira gaur Zabarte eta Novoa, eta han eman dute jakitera hirugarren salaketa egongo dela. Iazko inauterietan, Tolosan izandako istiluetan begi bateko ikusmena galdu zuen Pazosek, Ertzaintzaren foam jaurtigai batek jo ondoren. 

 

Te puede interesar

18:00 - 20:00
En Directo
Hace  min.

Euskararen aitortza eta baliabideak eskatu dituzte Baionako Euskal Museoaren aurrean

Baionako Museoan ikusgai den Bernat Etxepareren "Linguae Vasconum primitiae" euskaraz inprimatutako lehen liburua, Parisera itzuliko dute bi hilabete pasatuta. Bere lekua hemen dagoela aldarrikatzearekin batera, euskararentzat aitortza eta baliabideak eskatu dituzte gaur Euskalgintzaren Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak. Halaber, abenduaren 27an Bilbon izango den euskararen aldeko ekitaldian parte hartzeko deia egin dute.

GRAFCAV6558. PLENTZIA (BIZKAIA), 17/11/2025.-Imagen del instituto Uribe Kosta en Plentzia (Bizkaia) donde la profesora que ha denunciado haber sufrido acoso por parte de alumnos de ese centro que el pasado 31 de octubre se concentraron ante su vivienda está muy afectada por la situación y se encuentra de baja médica, según han informado a EFE personas trabajadoras del centro. EFE/Iratxe Rodríguez
18:00 - 20:00
En Directo
Hace  min.

Plentzian jazarpena salatu duen irakaslearen kasua dela eta, protokoloak aktibatu berri ditu Hezkuntza Sailak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Politiketako sailburuordeak adierazi duenez, orain arte ikastetxeak berak kudeatu ditu irakasleak aurreko urteetan ere  salatutako jazarpen egoerak. Azken gertakarietan ustez inplikatuta dauden ikasleak 12 eta 13 urte bitartekoak direla baieztatu du, eta, beraz, hartu beharreko neurriek "heziketa mailakoak" izan behar dutela. EH Bilduk azalpenak eskatuko dizkio Hezkuntza Sailari, "hartu beharreko mekanismoek" huts egin ote duten jakiteko.

Cargar más
Publicidad
X