NAFARROAKO GOBERNUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

220 ibilgailu eta 384 langile prest daude Nafarroan, neguak errepideetan sor ditzakeen arazoei aurre egiteko

'Neguak ez zaitzala errepidean ustekabean harrapatu' goiburupean, kanpaina abiarazi du Foru Gobernuak, herritarrek ibilgailuak prest izan ditzaten.

 

nafarroa oscar chivite elurra kamioiak

Liedena, gaur. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

2025-2026 Neguko Bidezaintza Plana aurkeztuko du gaur Nafarroako Foru Gobernuak: 220 ibilgailu eta 384 langile prest daude, neguak errepideetan sor ditzakeen arazoei aurre egiteko.  Foruzaingoarekin, Guardia Zibilarekin eta udaltzaingoekin elkarlanean arituko dira, Errepideen Kontserbazioa Kontrolatzeko Zentroak eta SOS Nafarroak koordinatuta.

Oscar Chivite eta Amparo Lopez Lurralde Kohesiorako eta Herrizaingo, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariek, hurrenez hurren, aurkeztu dute plana, Liedenan. Joan den azaroaren 1ean aktibatu zuten, eta 2026ko apirilaren 26ra arte egongo da indarrean. 

Horrekin batera, 'Neguak ez zaitzala errepidean ustekabean harrapatu' kanpaina ere abiarazi du Foru Gobernuak, herritarrei eskatzeko negurako ibilgailuak prest izan ditzatela. Besteak beste, balaztak, gurpilak, argiak edota bateria berrikusteko deia egingo zaie gidariei. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X