Gidari bat hil da N-104 errepidean, Gasteizen, bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda
Eguna bereziki zaila izaten ari da EAEko errepideetan, euria eta hainbat lekutan izandako istripuak direla eta.
Istripua gertatu da N-104 errepidean. Argazkia: EITB
Gidari bat hil da astelehen honetan bi ibilgailuk aurrez aurre talka eginda N-104 errepidean, Matauko parean, Gasteiz inguruan. Istripuan, beste pertsona bat zauritu da eta ospitalera eraman dute. Errepidea erabat itxita dago ibilgailuak kendu eta galtzada garbitu bitartean.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 17:30 aldera gertatu da, bi ibilgailuek aurrez aurre talka egin dutenean. Gidarietako bat auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaile-talde batek erreskatatu behar izan du. Behin ibilgailutik kanpo, osasun-zerbitzuek haren heriotza baieztatu dute.
Eguna bereziki zaila izaten ari da EAEko errepideetan, euria eta hainbat lekutan izandako istripuak direla eta. Muskizen, Ontonen izandako ezbehar baten ondorioz, Kantabriarako noranzkoan auto-ilarak sortu dira: pilaketak Arenako zubitik mugaraino zabaltzen dira.
Gipuzkoan ere trafikoak zailtasunak ditu. A-15 errepidean, Hernani parean eta Donostiarako noranzkoan, eskuineko erreia itxita dago, eta kilometro bateko auto-ilarak pilatu dira, garabiak bertan lan egiten duen bitartean.
AP-636 autobidean, Legazpin, Durangorako noranzkoan, ibilgailu bat errepidetik atera da, eta ezkerreko erreia hartu du. Ondorioz, auto-ilarak sor daitezke. Donostian, GI-11 errepidean, Lasarteko noranzkoan, pilaketak daude, hiru ibilgailuk talka egin ostean; bi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Azkenik, Bizkaian, BI-637 errepidean kilometro bateko auto-ilarak daude Getxon, bi autok talka eginda sortutako gorabeherak direla-eta. Garabia lanean ari da jada.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.