Albiste dira
ZIBERERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberiak zibererasoa jasan du, eta bezeroen datu pertsonalak arriskuan daude

Izen-abizenak, posta elektronikoa, telefonoa eta Iberia Club txartelaren zenbakia dira erasoaren bitartez lapur ditzaketen datu pertsonalak.

Iberiak Datuak Babesteko Agentziaren eta INCIBEren aurrean salatu du hirugarren batek, baimenik gabe, enpresaren kudeaketarako gordailuan sartzea lortu duela. Gertakari horrek bezeroen datu pertsonal jakin batzuen konfidentzialtasuna arriskuan jarri du.

Konpainiak dio kudeaketa sistema horretan dagoen informazioa mugatua dela eta, beraz, hegaldiak salbu daudela.

Iberiak jakinarazi duenez, aurretiazko ikerketaren arabera, baliteke Iberia Club txarteleko datuak, bezeroen izen-abizenak, posta elektronikoa, telefonoa eta identifikazio-zenbakia eskuratu izana.

Airelineak adierazi duenez , "ez dute ordainbideen datu osorik edo erabilgarririk lortu, ezta Iberiaren kontuetan sartzeko gakorik ere".

Halaber, etorkizuneko hegaldietarako erreserba-kode batzuk lapurtu dituzte. Airelineak azpimarratu duenez, "oraingoz, datu horiekin iruzurrezko jardueraren bat egin denik ez dago jasota".

Iberia kalteak jasan dituzten bezeroei gertatutakoa jakinarazten ari zaie eta segurtasun-neurri gehigarriak ezarri ditu. Horrez gain, Iberiaren izenean egiten den edozein komunikazioren edo aldaketaren aurrean arreta berezia jartzeko gomendatzen diete bezeroei. 

Horrela, edozein susmo edo anomalia sumatuz gero,  +34 900 111 500 telefono-zenbakia jarri dute bezeroen eskura susmo edo anomalia horiek jakinarazteko eta ahalik eta azkarren kudeatzeko asmoz. 

Iberiak barkamena eskatu du erasoak bezeroei eragindako arazoengatik, eta ziurtatu du eskura dituzten balialbide guztiak martxan jartzen ari direla "gertakariaren ondorioak arintzeko eta etorkizunean berriro ez gertatzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkartearen hitzetan, Palestinako erasoek "ez dute etenik", eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez da eten, eta Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X