MISIO HUMANITARIOA

Guardar
Quitar de mi lista

Aita Marik bere 17. misio humanitarioa abiatu du Mediterraneoan

Itsas Salbamendu Humanitarioa elkartearen arabera, neguan migrante gutxiagok erabiltzen dituzte Mediterraneoko itsasbideak, baina erabiltzen dituztenek haien burua gehiago arriskatzen dute. 

AITA MARI
El barco de rescate Aita Mari, hoy. Foto: SMH

Aita Mari erreskate-ontziak bere 17. misio humanitarioa abiatu du Mediterraneo itsasoan,  aurtengo azkena. Saguntuko (Valentzia) portutik itsasoratu da gaur arratsaldean.

Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak esan duenez, "munduko itsasbide arriskutsuenetakoa" da Mediterraneoa. "Neguan migrante gutxiagok erabiltzen dituzte Mediterraneoko itsabideak, baina erabiltzen dituztenek haien burua gehiago arriskatzen dute", zehaztu dute. 

Orain hamar urte ibilbidea hasi zuenetik, Aita Marik 1.500 pertsona migratzaile baino gehiago erreskatatu ditu Mediterraneoan. Horiei, 2017an Maydayterraneo ekimenarekin elkarlanean erreskatatutako 1.000 pertsona inguru gehitu behar zaizkie. 

Itsas Salbamendu Humanitarioko kideek adierazi dutenez, Europar Batasuneko itun berriarekin, hainbat herrialdetako mafiek "inpunitate osoa" dute, "pertsonen salerosketarako".

"Aita Mari, berriz ere, munduko itsasbide arriskutsuenetariko batera abiatu da, hainbat traba dauden arren: Piantedosiko dekretua Italian, eta Europar Batasuneko paktu migratzaile berriak, gobernuz kanpoko erakundeen eta itsasoko egora salatzen duten pertsonen lana oztopatzen saiatuz. Itsasoan arriskuak daude bitartean, guk lanean jarraituko dugu. Bizitza guztiek garrantzia dutelako", azaldu dute erreskate-ontziko arduradunek. 

Te puede interesar

18:00 - 20:00
EN DIRECTO
Hace  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Cargar más
Publicidad
X