Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
SEXU-INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek sexu-erasoa egin dio adingabe bati, kontaktu-aplikazio baten bidez hitzordua lortu ostean, Aian

Ertzaintzak goizaldean atxilotu du 25 urteko gizona, eta polizia-bulegoetara eraman dute.

Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu du Aian (Gipuzkoa), Donostian harekin harremanetan jarri den adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita. Erasotzailea aplikazio baten bidez jarri zen harremanetan neskarekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Iturri berak zehaztu duenez, erasoa asteazken arratsaldean jazo zen. Gizonak adingabearekin hitzordua egin zuen, Donostian. Handik, ibilgailu batean, atxilotuaren etxebizitzara joan ziren, Aiara, eta biktimak salatu zuen han sexu-erasoa egin ziola.

Ertzaintzak goizaldean atxilotu du ustezko erasotzailea, eta ertzain-etxera eraman dute, epailearen esku uzteko zain.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X