HISTORIAURREA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako morterorik zaharrena aurkitu dute Trebiñun

Martinarriko historiaurreko aztarnategiaren beheko mailatik berreskuratutako artefaktua da, ezkurrak prozesatzeko erabilia, Goi Pleistozenoaren amaieran datatua.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaileek parte hartu duten proiektu bateko langileek Goi Pleistozenoaren amaieran datatutako mortero bat aurkitu dute, Europan fabrikatutako eta erabilitako zaharrena. Ziurrenik, landareak eta ezkurrak prozesatzeko erabiltzen zen.

Martinarriko (Trebiño) historiaurreko aztarnategiaren beheko mailatik berreskuratutako artefaktua da, Goi Pleistozenoaren amaieran datatua. Garai hartan, Iberiar penintsulan, ezkurrak eta hurrak biltzen zituzten gehien-gehien.

Aztertutako erreminta ehotzeko lauza bat izan zen hasieran, eta, ondoren, mortero gisa berrerabili zen. Morteroarekin zerikusia izan dezakeen birrintzeko elementu bat ere berreskuratu da.

Ikertzaileen arabera, Martinarri aztarnategiak informazio baliotsua eskaintzen du Pleistozeno amaierako gizarteen portaerari buruz. Bertako egitura eta hondakinen banaketak agerian uzten du barne-antolaketa zutela, eta ingurunea ondo-ondo ezagutzen zutela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi