Emakunde Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mentxu Ramilo Araujo politologo eta aktibistak jasoko du 2025eko Emakunde saria, emakumeen ezagutza askeari eta ahalduntze digitalari egindako ekarpenagatik

Emakundek azpimarratu duenez, Ramilok emakumeak ikusaraztea lortu du WikiEmakumeok lankidetza-proiektua bultzatuz eta, epaimahaiak nabarmendu horren aktibismo feministak hezkuntza, ikusgarritasuna eta ekintza kolektiboa uztartzen dituela.
Mentxu Ramilo eta Miren Elgarresta, ostegun honetan. Argazkia: Irekia.

Mentxu Ramilo Araujo politologo, ikertzaile eta dibulgatzaile gasteiztarrak jasoko du Berdintasunaren aldeko 2025eko Emakunde saria, "berdintasunaren eta feminismoaren alde bi hamarkadatan baino gehiagotan egin duen ekarpenagatik" eta emakumeen ezagutza askeari eta ahalduntze digitalari egindako ekarpenagatik. 

Emakunderen zuzendariak, Miren Elgarrestak, gaur eman du horren berri, erakundearen egoitzan, sariduna bera bertan zela. Azaldu dutenez, epaimahaiak nabarmendu du Ramilok "kontzientzia eraldatzailea" sortzen duela bultzatzen dituen proiektuen bidez, "hezkuntza, ikusgarritasuna eta ekintza kolektiboa uztartzen dituelako". 

Izan ere, emakumeen alfabetatzearen eta ahalduntze digitalaren aldeko prestakuntza-ekintza nabarmentzen da haren ekarpenen artean, genero-arrakala digitala murrizteko eta informaziorako sarbidea ekintza-ahalmen bihurtzeko. 

Ramilok, besteak beste, 10 urte bete berri dituen WikiEmakumeok egitasmoa bultzatu zuen, zeinaren bidez Wikipedia emakume erreferentzialez eta editoreez hornitzea lortu baitzen, bai eta ikuspegi feministadun edukiez ere, "horrela, genero-arrakalak murriztea lortu du, ezagutza askearen bidez eta kultura digitalean emakumeen ikusezintasuna zuzenduz".

Era berean, politologoak emakumeen parte-hartze politikoari buruz egindako lana baloratu du epaimahaiak, eta aitortu du "erakundeek genero-ikuspegidun politikak diseinatzeko eta tokiko erabakiak hartzeko modua eraldatzeko" balio izan dutela haren lanek.

Mentxu Ramilok berak 2025eko Emakunde saria eskertu du, gordailu libreetan irekitako lizentziekin ezagutza sortu, askatu eta partekatzera pertsona gehiago animatuko dituelakoan. "Sari honek historian zehar ikusezin bihurtu diren hainbat emakumeren ekarpenak dokumentatzeak duen garrantziari buruzko kontzientzia sortzeko balioko du", adierazi du.

Saridunak Wikipedian boluntariotza-proiektuetan laguntzen dioten pertsonak eta kolektiboak gogoratu ditu, Zehar-Errefuxiatuekin eta Komuneroen Iberiar Sarearekin. "Guztion onerako eta justizia sozialerako lan egitera bultzatzen gaituzten eta inspiratzen gaituzten bizi-istorioak deskubritzen jarraituko dugu".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X