'Aita Mari'k 53 pertsona lehorreratu ditu Italian, hiru egunez nabigatu ostean
Aita Marik pasa den ostiralean Mediterraneoan erreskatatutako 56 lagunetik 53 lehorreratu ditu Italiako Brindisi portuan. Izan ere, bi hilabeteko haur bat eta haren gurasoak Italiako kostazainek artatu zituzten, haurrak muturreko desnutrizioa eta deshidratazioa zituelako.
'Aita Mari' ontzia lehorreratzen, Brindisin (Italia). Argazkia: SMH
Aita Marik pasa den ostiralean Mediterraneo itsasoan erreskatatutako 56 lagunetatik 53 Italiako Brindisi portuan lehorreratu ditu, hiru egunez nabigatu ostean, erreskate-ontzia kudeatzen duen Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak astelehen honetan ohar bidez jakinarazi duenez.
Lehorreratzea gaur goizeko lehen orduan egin da, "normaltasun osoz", Italiako Poliziaren eta Gurutze Gorriaren ikuskaritzapean.
Aita Marik pasa den ostiralean Mediterraneoan erreskatatutako 56 lagunetatik 3, bi hilabeteko haur bat eta haren gurasoak, Italiako kostazainek artatu zituzten, haurrak muturreko desnutrizioa eta deshidratazioa zituelako.
Erreskatatutako gainerako pertsonen artean sei haur, 16 adin txikiko eta 17 emakume zeuden. Pertsona migratzaileak sortzez afrikarrak dira, Ginea Konakri, Boli Kosta, Burkina Faso, Gambia, Mali eta Kamerungoak.
Gobernuz kanpoko erakundeak salatu du "sistematikoki urruneko portuak" esleitzen dizkietela —erreskatea egin zen tokitik 500 itsas miliatara lehorreratu dira— eta itsasontzi humanitarioak kriminalizatzeak nazioarteko itsas eskubidea urratzen duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Manipulatutako metxero bat zeraman atxilotu duten unean, sua bizkortzeko asmoz.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.
Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon
Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.
Edukiontziak erre dituzte bart Getxon eta Bilbon, eta ikerketa zabaldu du Ertzaintzak
Getxoko Areeta auzoan, 12 edukiontziri eman diete su, eta Bilboko Zorrotza auzoan, 3 erre dituzte. Ikerketa abiatu dute, eta Getxoko Udaltzaingoa susmagarri bat identifikatzeko lanean ari da jada.
Durango, Palestinaren alde
Musikari ez ezik, bertsolariei eta umoregileei ere ireki die leihoa Oihu bat Palestinara jaialdiak; izan ere, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Txaber Altube eta Nerea Ibarzabal bertsolariek eta Antton Telleria eta Asier K. bakarrizketariek hartu dute parte.
Nafarroako Erribera luze-zabalean zeharkatuta, Iruñerako bidea hartuko du gauerdian Korrikaren lekukoak
13:23an iritsiko da igandean Korrika Nafarroako hiriburura, bere laugarren egunean. Euskararen aldeko pausoek Erribera hartu dute larunbat honetan, korri eginez eta euskaraz bizitzeko aldarria ahotan.
Ehunka lagun elkartu dira Bilbon, "Kuba bizirik. Blokeorik ez!" lelopean
Hegoak plataformak deituta, Kubaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Bilboko Areatzan, "EBk ezarritako itolarri ekonomiko eta energia blokeo politika arbuiatzeko". Habanara iritsiko den konboi solidarioaren alde ere agertu dira. Bilbon bezala, Iruñean ere mobilizatu dira plataforma horrek deituta.
47 urteko gizon bat atxilotu dute Ermuan, anaia sastatzea egotzita
Erasoa 06:00ak aldera gertatu da, San Pelaio auzoko etxebizitza batean. 46 urteko biktima larri eraman dute ospitalera, gorputzeko hainbat lekutan zauriak baitzituen.