Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru pertsona zauritu dira BI-637 errepidean, Erandion, hiru ibilgailuk eta autobus batek izandako istripuan

Ezbeharra 07:50 aldera gertatu da, eta ezkerreko eta erdiko erreiak itxi behar izan dituzte. Ondorioz, hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Auto-ilarak Erandion

Hiru pertsona zauritu dira ostegun honetan BI-637 errepidean, Erandio (Bizkaia) parean, izan den istripu batean. Hiru ibilgailuk eta autobus batek talka egin dute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 07:50 aldera gertatu da, eta ezkerreko eta erdiko erreiak itxi behar izan dituzte. Ondorioz, hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.

Antza denez, autoetan zihoazenak dira zaurituak; hala ere, inor ez da larri zauritu. Iturriek ez dute oraingoz argitu autobuseko bidaiariak zauritu diren. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X