Negu astronomikoa igande honetan hasiko da eta bi eklipse izango ditu
Urtaro berria 16:03an hasi eta 2026ko martxoaren 20an amaituko da, udaberria hastearekin batera. Eklipseak ez dira ikusgai izango Euskal Herritik.
Negu astronomikoa bihar, abenduaren 21ean, hasiko da, 16:03an, Espainiako Behatoki Astronomikoaren kalkuluen arabera. Urtaroak 88 egun eta 23 ordu izango ditu, eta 2026ko martxoaren 20an amaituko da, udaberria abiatzearekin batera.
Hain justu, eguraldiak negu itxura hartuko du bihartik aurrera: hotza eta elurra iragarri dituzte.
Bi eklipse izango dira, bata eguzki eklipsea eta bestea, ilargi eklipsea. Zoritxarrez, ez bata ez bestea ez dira Euskal Herritik ikusiko. Eguzki eklipse anularra otsailaren 17an izango da, eta Antartikatik, Ozeano Antartikotik eta Indiako Ozeanoaren hegoaldetik ikusi ahalko dira. Ilargi eklipsea, aldiz, martxoaren 3an izango da; Amerikan, Asiako ekialdean eta Ozeanian sumatuko dute.
Eklipseak ez, baina neguko bi izar euriak ikusgai izango ditugu gure latitudean: Ursidak, abenduaren 22an, eta Kuadrantidak, urtarrilaren 3an.
Horrez gain, iluntzean Saturno planeta ikusgai izango da neguan zehar, eta urtarrilaren hasieratik aurrera, baita Jupiter ere; Artizarra otsailaren erdialdetik aurrera batuko zaie biei. Hilabeteek aurrera egin ahala, Saturno Eguzkira hurbilduko da, eta martxoaren hasieran arratsaldeko zerutik desagertuko da. Aitzitik, Merkurio agertuko da otsailean zehar.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizileku irtenbide bat eskatu dute Gasteizen asilo bila dauden Maliko pertsonentzat
Gaur egin duten protestako bozeramaileetako batek manifestu bat irakurri du, eta gogorarazi du maliar horiek gerratik eta pobreziatik ihes egiteko atera zirela beren herrialdetik, eta itxaron egin behar dutela asilo eskaera izapidetzeko, "gehienetan, urteak atzeratzen direlako gestioak".
Ireki dute berriro AP-1 errepidea, kamioi baten istripuagatik itxita egon ostean
Kamioi batek su hartu du AP-1 errepidean, Iruraiz-Gaunan (Araba), eta errepidea itxi behar izan dute Irungo noranzkoan.
Hemen da San Tomas, urteko feria nagusia
Bilbok eta Donostiak urteko azokarik garrantzitsuenetako bat ospatuko dute igande honetan. Aterkia ezinbestekoa izango da egunean zehar, fronte batek prezipitazioak utziko baititu.
Gabonetako azokak, bogan: zergatik dute horrenbeste arrakasta?
Gabonetako merkatuak ugaldu egin dira eta tokiko testuingurura egokitu dira. Nola azaltzen da boom hori eta zer esaten digu Gabonetako tradizioen eta erritualen eraldaketari buruz? Hainbat aditu eta profesionalekin hitz egin dugu eta jendearen iritzia jaso dugu.
Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko
Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar kalejira egin aurretik. Abenduaren 23an izango da, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30ean, Anabel Arraizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.
Migrazioa delinkuentziarekin eta zerbitzu-abusuarekin lotzen dutenen kopurua jaitsi da
Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak egindako azterlan baten arabera, euskal herritarren % 10ek baino gutxiagok aipatzen du immigrazioa herrialdeko arazo nagusietako gisa, eta % 2,7k baino ez dio modu pertsonalean eragiten diola.
Gipuzkoako Auzitegiak absolbitu egin ditu haurra hiltzen saiatzeagatik akusatu zituzten gurasoak
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak absolbitu egin ditu gurasoak, haurra hiltzen saiatzeagatik akusatu ostean; ondorioztatu du ezin izan dela frogatu, neskatoaren lesioek jatorri traumatikoa zutenik edo kolpe baten ondorio zirenik.
3I/ATLAS kometa Lurrera ahalik eta gehien hurbildu da, eta ezustekorik gabe urruntzen ari da
Zientzialari errusiarrek baztertu egin dituzte, berriro ere, estralurtarren ustezko ontzi bat zela zioten teoriak.
Lau gaztetik batek frankismoari buruzko pertzepzio positiboa du
Egonkortasun ekonomikoa eta gizarte-ongizatea ekarri zituela iritzi diote, azken Deustobarometro Sozialaren arabera. Etxebizitza eskuratzea da euskal gizartearen arazo Nagusia.