Kontzentrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizileku irtenbide bat eskatu dute Gasteizen asilo bila dauden Maliko pertsonentzat

Gaur egin duten protestako bozeramaileetako batek manifestu bat irakurri du, eta gogorarazi du maliar horiek gerratik eta pobreziatik ihes egiteko atera zirela beren herrialdetik, eta itxaron egin behar dutela asilo eskaera izapidetzeko, "gehienetan, urteak atzeratzen direlako gestioak".

protesta

Ehun pertsona baino gehiago batu dira larunbat honetan Gasteizko udaletxearen aurrean, hirian asiloa emateko zain dauden Maliko pertsonentzako bizitoki irtenbide bat eskatzeko.

Hogeita hamar baino gehiago dira Gasteizen, kalean bizi diren maliarrak, gehienak Salburua auzoan.

Gaurko protestako bozeramaileetako batek manifestu bat irakurri du, eta gogorarazi du maliar horiek gerratik eta pobreziatik ihes egiteko atera zirela beren herrialdetik, eta itxaron egin behar dutela asilo eskaera izapidetzeko, "gehienetan, urteak atzeratzen direlako gestioak".

Hain zuzen ere, 2028ko ekainerako ari dira jasotzen izapideak egiteko hitzordua, eta zain dauden bitartean, kalean egiten dute lo, hotzari aurre eginez". Horregatik, salatu dute eskubide politiko eta zibilak "erabat etenda" dituztela.

Hartara, arrazismoaren aurkako, migratzaileei laguntzeko eta etxebizitzaren krisiari irtenbidea emateko kolektiboak bildu dira Arabako hiriburuan, "bizitoki alternatiba" bat galdegiteko, "onartezina delako hirian 7000 etxebizitza baino gehiago hutsik egotea eta dozenaka eraikin erabili gabe, hainbat pertsona kalean bizi badira ere".

Halaber, eskatu dute bizkor ditzatela pertsona horien egoera administratiboa erregularizatzeko epeak, "tramite burokratiko batzuetarako, isunak jartzeko edo militanteak auzipetzeko adibidez, segundoak behar direlako, eta asiloa tramitatzeko urteak".

Zure interesekoa izan daiteke

Bilbao, 20/06/2026.- Varios colectivos, entre ellos, Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, GKS, Herri Norte y familiares y amigos de Iñigo Cabacas, convocan una manifestación en Bilbao para denunciar "la brutalidad de la Ertzaintza". EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon

Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X