DESAGERTZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

23 urteko emakume bat desagertu da Donostian, eta Ertzaintzak ikerketa zabaldu du

Asteazkenean ikusi zuten azkenekoz, Gabon gauean, eta familiak ostiralean aurkeztu zuen salaketa. 

Desagertua Donostia Eguberri bezpera
Vost Euskadik bere profil sozialean zabaldutako mezua.

Asteazkenetik etxetik falta den 23 urteko emakume bat bilatzen ari dira Donostian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Senitartekoek Eguberri egunean sumatu zuten haren falta, eta bila jardun ondoren, biharamunean, ostiralean, salaketa aurkeztu zuten Ertzaintzarenean. 

Hala, hura bilatzeko izapideak abiatu dituzte. 

VostEuskadik, EAEko larrialdietarako boluntario taldeak, desagertuta dagoen emakume horren argazkia partekatu du sare sozialetan, eta Amaia izena duela jakinarazi du. Horren arabera, abenduaren 24an ikusi zuten azkenekoz, eta egun hartan praka eta beroki beltzak eta jertse gorria zeramatzan soinean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Idurre Eskisabel: “Euskarak larrialdi linguistikoan jarraituko du ezer egiten ez bada, baina badu irtenbidea”

Euskarak gaur egun bizi duen larrialdi linguistikoa gorabehera, Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du egoerak irtenbidea duela. Euskararekiko atxikimendu soziala funtsezko faktorea dela nabarmendu du, baina norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoa den arren, berez ez dela nahikoa eta erantzun estruktural eta politika publiko sendoak behar direla azpimarratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X