GALIZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Coruñako aireportua zabaldu dute, pistan basurde bat ikusi ostean hainbat orduz itxita egon eta gero

Madrildik eta Milandik abiatu eta Galiziako aireportuan lur hartu behar zuten bi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu dituzte, eta beste bi aireratzeko baimena noiz emango zain geratu dira.

Coruñako aireportua. Coruñako aireportua, artxiboko argazki batean. Europa Press

Basurde bat Coruñako aireportuko pistan sartu da gaur, eta, ondorioz, aireportua itxi behar izan dute, AENA aire-agintaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

Iturri horien arabera, 11:00etarako zabaldu dute berriro aireportua, animalia harrapatu eta gero. 

Bi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu dituzte. Madril eta Coruña lotu behar zituen bietako batek, eta bestea Milandik (Italia) abiatu da eta aireportu hori zuen helmuga. Biak ala biak lurreratu ezinda geratu dira. 

Gainera, Coruñako aireportutik aireratu beharreko beste bi hegaldi bidaiari ekiteko baimenaren zain geratu dira. 

 "Sentitzen dut Santiagora ekarri izana", esan die bidaiariei Madril-Coruña hegaldiaren pilotuak, baina ez duela beste aukerarik izan erantsi du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

"Beste behin, barkamena eskatu behar dizuet, baina horrelakoa da abiazioa", esan du komandanteak. Horren esanetan, "animalia aireportuaren eremuan sartu zaigu, eta segurtasunagatik, pista itxi dute". Halaber, eskerrak eman dizkie bidaiariei, lasai egon direlako.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X