TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru bidaiari zauritu dira Erriberabeitian, autobus istripu batean

Miranda de Ebroko ospitalera eraman dituzte, eta gainerakoek beste autobus batean amaitu dute euren bidaia.

Hiru pertsona zauritu dira A-3312 errepidean, Erriberabeitian (Araba) izandako autobus istripuan. Gainerako bidaiariak beste autobus batean eraman dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua igande goizean gertatu da, 06:15ean, A-3312 errepidean, Erriberabeitian, Burgoserako noranzkoan.

Autobusa errepidetik atera da, eta, ondorioz, hiru bidaiari zauritu dira; Miranda de Ebroko ospitalera eraman dituzte. Gainerako bidaiariak beste autobus batek jaso ditu, eta bertan amaitu dute euren bidaia. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X