ZIRKULAZIO-ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Legution, auto batek eta furgoneta batek talka eginda

Istripua errepideko 22. kilometroan gertatu da, Barazar mendaterantz doan errepidean, auto batek eta furgoneta batek talka egin dutenean.

Gizon bat hil da eta beste bi pertsona zauritu dira N-240 errepidean, Legutio (Araba) parean, auto batek eta furgoneta batek talka eginda, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

16:00ak aldera, bi ibilgailuk zirkulazio-istripua izan dute Legution, errepidearen 22. kilometroan (Barazarko mendatera doan bidean).

Istripuaren ondorioz, 61 urteko gizonezko bat hil da eta beste 2 pertsona zauritu dira eta Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan dituzte.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Talkaren ondorioz, errepidea itxi egin behar izan dute, kilometro bateko auto-ilarekin, eta Otxandiotik pasatzen ari dira, txandaka.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X