Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbok etiketarik gabeko ibilgailuentzako epea itxiko du gaur Emisio Gutxiko Eremuan

Abenduaren 31tik aurrera, A ingurumen mailako auto gehienak ezin izango dira herriko erdigunera sartu, salbuespen zehatzak izan ezik. Beraz, zer ibilgailuk jarraitu ahal izango dute EGEn sartzen?

emisio_gutxiko_eremua

Bilbo, Emisio Gutxiko Eremua (EGE). Irudia: EiTB Media.

Asteazken honetan, abenduaren 31n, amaituko dira Bilbon A ingurumen-kategoriako edo etiketarik gabeko ibilgailuak Emisio Gutxiko Eremura (EGE) sartzea ahalbidetzen zuten epe luzapen gehienak.

Horrenbestez, ibilgailu horiek ezin izango dira ja EGEn sartu, zirkulatu edo aparkatu, udal-ordenantzan salbuespen gisa jasotako kasuetan izan ezik.

Zer ibilgailuk jarraitu ahal izango dute EGEn sartzen?

Honako kasu hauetan sartu ahal izango dira, nahiz eta ingurumen-bereizgarririk ez izan edo B etiketa izan:

  • EGEn erroldatutako pertsonen ibilgailuak; betiere, 2024ko ekainaren 15a aurretik erroldatutakoenak
  • Mugikortasun urriko pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuak
  • Ibilgailu historikoak
  • 50 cc-tik beherako eta 45 km/h-ko gehieneko abiadura duten ziklomotorrak.
  • Larrialdietako eta funtsezko zerbitzuetako ibilgailuak

Gainera, honako hauek 2030 urtera arteko epe luzapena izango dute eta, beraz, askatasunez zirkulatu ahal izango dute:

  • EGEn garaje-plaza duten pertsonen A eta B ibilgailuak
  • 1955ean edo lehenago jaiotako DAR bereizgarria duten egoiliarrak
  • Inbertsio gehigarria duten ibilgailuak
  • Aparteko jarduera edo gertaerei lotutako ibilgailuak
  • Pertsonak kontsulta edo tratamendu medikoetara eramaten dituzten ibilgailuak

Horrekin batera, Udalak gogorarazi du joan den ekainaren 16tik ezin dutela erdigunetik zirkulatu B etiketa duten ibilgailuek, EGEren logoarekin seinaleztatutako txandakako aparkalekuetan aparkatzeko edo salbuespenen bati heltzeko izan ezik. Aldiz, 0, Eco eta C bereizgarria duten ibilgailuek ez dute murrizketarik.

2024ko ekainaren 15ean jarri zen indarrean Bilboko Emisio Gutxiko Eremua, eta pixkanaka ezartzen ari da. Horrela, 2030era arteko epe luzapenekin, Udalak herritarren egokitzapena erraztea du helburu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X