Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Altsasuko alkateak salatu du pertsona talde bat udal eraikin batean indarrez sartzen saiatu zela

Gertakariak urtarrilaren 1eko goizaldean jazo ziren. Udaltzaingoak erasoa saihestu zuen, baina agenteak "larderia eta irain larrien" biktima izan ziren, alkatearen arabera.

Policía Municipal de Alsasua
Altsasuko Udaltzaingoa.

Javier Ollo Altsasuko (Nafarroa) alkateak salatu duenez, urtarrilaren 1eko goizaldean pertsona talde bat udal-eraikin batean sartzen saiatu ziren, indarrez.

Ollok sare sozialetan azaldu duenez, "jende asko" Gure Etxeko atea "ostikoka botatzen" saiatu zen, baina udaltzainek baruan sartzea saihestu zuten.

Alkatearen esanetan, Udalak "identifikatutako pertsonen aurkako salaketak jarriko ditu". Gainera, "udaltzain guztiei" babesa helarazi die.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X