ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaueko guardiako zerbitzua eskaintzen duen bigarren farmazia ireki dute Gasteizen

Eusko Jaurlaritzak hartu du erabakia, Gasteizko iazko errolda kontuan hartuta; izan ere, 250.000 biztanleko kopurua gainditu du hiriak. Larrialdiren bat izanez gero, beraz, aurrerantzean errazagoa izango da botikak eskuratzea.
Farmacos en una farmacia con medicamentos y medicina Farmazia bat, zabalik. Artxiboko argazkia: Europa Press

Gaueko guardiako zerbitzua eskaintzen duen bigarren farmazia bat ireki berri dute Gasteizen. Orain arte, Ortiz de Zarate kalean kokatutako farmazia izan da gauero zabalik egon den bakarra, baina, aurrerantzean, beste bat gehituko zaio, errefortzu-zerbitzu modura. 

Hiriko gainerako farmazien artean txandakatuz joango dira, herritarren beharretara egokitzeko, eta horri dagokion informazio guztia farmazialarien elkargoaren webgunean kontsulta daiteke.

Isabel Lopez de Heredia farmazeutikoaren arabera, hirian "nahikoa da" guardiako zerbitzua eskaintzen duten bi farmaziekin. Gasteiztarrek, ordea, oso pozik hartu dute gauero bi farmazia eskuragarri izatea, eta besteren bat gehitzea ere ona izango litzatekeela uste dute.

Dena dela, Lopez de Herediaren arabera gaueko zerbitzu horrek ez die inolako irabazirik ematen; izan ere, “farmazialari guztiok kuota bat ordaintzen dugu zerbitzua zabalik mantentzeko”.

Eusko Jaurlaritzak hartu du gaueko guardiako zerbitzua eskaintzen duen bigarren farmazia irekitzeko erabakia, Gasteizko iazko errolda kontuan hartuta; izan ere, 250.000 biztanleko kopurua gainditu du hiriak. Larrialdiren bat izanez gero, beraz, aurrerantzean errazagoa izango da botikak eskuratzea.

Testuinguru horretan, Bilboren parean jarri da Gasteiz, gauez guardiako bi botika izanda. Donostian eta Iruñean, berriz, lau dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X