Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamar pertsona erietxera eraman dituzte Gasteizko lonja batean izandako sutean kea arnasteagatik

Gertaera igande goizeko zortzi eta erdietan izan da, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Sua zerk eragin duen ikertzen ari dira.

Hamar pertsona Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dituzte Gasteizko lonja batean piztutako sutean kea arnasteagatik.

Gertaera igande goizeko zortzi eta erdietan izan da, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Sua zerk eragin duen ikertzen ari dira.

Bertan ke ugari pilatu da, eta Udaltzaingoa, Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun-zerbitzuak bertaratu dira. Sutearen unean lonjan zeuden hamar pertsonak ospitalera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X