Euskadik 64,3 organo emaile lortu zituen milioi biztanleko iaz, eta Nafarroak 88,2
Guztira, Euskadin hil ziren 144 herritarrek eta Nafarroan zendu ziren 60 lagunek eman zituzten organoak 2025ean.
Milioi bat biztanleko 64,3 organo emaileko tasa lortu zuen iaz Euskadik, 2024ko tasa % 10ean gaindituta, eta espainiar Estatuko 51,9 emaileko batezbestekoa gaindituta —Europak 24,7ko tasa du—.
Datu horiek eman ditu Osasun Sailak ohar batean, eta adierazi du Osakidetza "Estatuko eta nazioarteko donazioen esparruan erreferente gisa" kokatzen dutela emaitza horiek, azken sei urteetan izan duen hazkundeari esker.
Guztira, Euskadin hil ziren 144 herritarrek eman zituzten organoak 2025ean.
Organo emaileen profilari dagokionez, hauexek dira datuak: zirkulazio istripuengatik hildakoak dira emaileen % 4. Heriotza arrazoi nagusia, berriz, istripu zerebrobaskularra izan da ( % 44). Adinari dagokionez, % 60 inguruk 60 urte baino gehiago ditu; % 36k, 70 urtetik gora; eta % 3k, 80 urte edo gehiago.
Nafarroa, tasarik handiena duen bigarren erkidegoa
60 organo emaile izan zituen Nafarroak iaz. Horrekin, milioi biztanleko 88,2ko tasara iritsi zen, eta hirugarren urtez jarraian Estatu espainiarrean donazio tasa handiena izan duen bigarren erkidegoa da.
Nafarroan 2025ean egon ziren0 60 emaileei esker, 144 transplante egin ahal izan zituzten, Foru Gobernuak jakinarazi duenez. Horren arabera, osasun sistemak giltzurrunetako 85 transplante osatu ditu azken urtean, eta gibeleko 35 transplante egin ditu.
Bestalde, 2 transplante konbinatu egin ditu: pankrea-giltzurruna, eta biriketako 8 transplante.
Emaileen batez besteko adina 66,9 urtekoa izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.