Muga-zergekin zigortutako Europako zortzi herrialdeak: "Groenlandiara tropak bidaltzea ez da inorentzat mehatxu"
Danimarkako, Finlandiako, Frantziako, Alemaniako, Herbehereetako, Norvegiako, Suediako eta Erresuma Batuko gobernuek ohar bateratu batean diotenez, Groenlandiara tropak bidaltzea "Artikoan segurtasuna indartzea du asmo". Ingurumari horretan, EBko enbaxadoreek bilera egin dute, muga-zergei eman beharreko erantzuna adosteko.
Europako bi bandera Bruselan, Europako Batzordearen egoitzaren aurrean. Argazkia: Europa Press
Danimarka babestu eta Groenlandiara tropak bidali dituzten Europako zortzi herrialdeei muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri zuen atzo Donald Trump AEBko presidenteak. Bada gaur etorri da herrialdeok Trumpi emandako erantzuna. Danimarkako, Norvegiako, Suediako, Frantziako, Alemaniako, Erresuma Batuko, Herbehereetako eta Finlandiako gobernuek ohar bateratua kaleratu dute. Bertan diotenez, Artikoko uhartera tropak bidaltzea "ez da inorentzat mehatxu".
"NATOko kide garen heinean, Artikoko segurtasuna indartu nahi dugu, Ozeano Atlantikoaz haraindiko interes partekatua baita. 'Erresistentzia Artikoa' izenpean Danimarkak abiatutako maniobrak helburu hori dute. Ez dira inorentzat mehatxu", azaldu dute.
Danimarkari eta Groenlandiako lurralde autonomoari "erabateko elkartasuna" adierazi diote, eta joan den astean abiatutako elkarrizketa prozesua defendatu dute; izan ere, "subiranotasuna eta lurralde batasunaren printzipioak ditu oinarri, eta hori da guk defendatzen duguna".
Kontrara, horien hitzetan, muga-zergek "Ozeano Atlantikoaz haraindiko harremanak urratzen dituzte" eta "espiral arriskutsua" sor dezakete. "Jarrai dezagun batuta eta gure erantzunak adostuz. Defenda dezagun gure subiranotasuna", aldarrikatu dute.
EBk bilera du arratsaldean, 27en erantzuna adosteko
Ingurumari horretan, Europar Batasuneko 27 herrialdeetako enbaxadoreek premiazko bilera egiten ari dira arratsaldean (17:00etan zen hastekoa) Trumpi erantzun bateratua emateko.
Ildo horretan, Europako Parlamentuko talde politiko nagusiak udan Europar Batasunak eta AEBk lortutako merkataritza-ituna izoztearen alde agertu dira. Itunaren arabera, AEBko produktuei ez zaie muga-zergarik ezarriko. Europako Alderdi Popularrak merkataritza-akordioa babesten duela ziurtatu du, "baina Donald Trumpek Groenlandiaren inguruan egin dituen mehatxuak direla-eta, gaur-gaurkoz, ezin da bere horretan indarrean sartu", esan du Manfred Weber talde popularreko presidenteak sare sozialetan.
Bestalde, Ursula von der Leyen eta Antonio Costa Europako Batzordeko eta Europako Kontseiluko presidenteek ohartarazi dutenez, muga-zerga horiek "beheranzko espiral arriskutsua eragin dezakete". Neurriak "Atlantikoaz gaindiko harremanak ahulduko lituzke eta beheranzko espiral arriskutsua eragin lezake. Europak batuta, koordinatuta eta bere subiranotasunaren defentsarekin konprometituta jarraituko du", azpimarratu dute Europako bi erakunde horietako ordezkariek Asuncionen (Paraguai) elkarrekin zabaldutako ohar bateratu batean.
"Groenlandiako segurtasuna arriskuan badago, NATOn aztertzeko gaia da. Muga-zergek Europa eta AEB pobretu eta gure oparotasun partekatua ahul dezakete", ziurtatu du Kaja Kallas Europako Atzerri ordezkariak.
Aliatuen aurkako muga-zergak "akatsa" direla esan dio Starmerrek Trumpi
Keir Starmer Britainia Handiko lehen ministroak telefonoz hitz egin du AEBko presidentearekin, eta Groenlandia uhartean maniobra militarretan parte hartu duten Danimarkako aliatuei muga-zergak ezartzea "akatsa" dela esan dio.
"NATOren aliatuen segurtasun kolektiboa lortzeko, aliatuei muga-zergak ezartzea akatsa da", ohartarazi dute Downing Streeteko 10. zenbakitik ohar ofizial batean.
Testuak azpimarratzen duenez, Starmerrek "Groenlandiari buruzko jarrera berretsi du" eta "interes euro-atlantikoak babesteko, Ipar Garaiko segurtasuna NATOko aliatu guztientzat lehentasuna" dela berretsi du.
Starmerrek horixe azaldu dio Trumpi, baita Mette Frederiksen Danimarkako lehen ministroari, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteari eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusiari ere.
Rutte eta Trump Groenlandiako egoerari buruz aritu dira
NATOko idazkari nagusi Mark Ruttenek ere jakinarazi du AEBko presidente Donald Turmpekin hitz egin duela Groenlandiako eta Artikoko egoerari buruz.
"Lanean jarraituko dugu, eta espero dut aste honen bukaeran Davosen ikustea!, idatzi du Ruttek X sare sozialean.
Zure interesekoa izan daiteke
Libanok eskatuz gero, Hezbollah-rekin hitz egiteko prest dagoela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidentea Israelgo Armada Libano hegoaldetik irteteko negoziazioak bultzatzen ari da. Bitartean, ordea, tropa israeldarrak Libanoko Armadaren aurka tiro egin dute, "ohartarazpen" gisa.
Ia mila hildako Kongon, ebola-agerraldiaren ondorioz
Hilkortasun-tasa % 39,9koa da. Munduko Medikuak erakundeak ohartarazi du testuinguru "oso konplexua" dagoela, gatazkak, herritarren joan-etorriek eta osasun-sistemaren gaitasun mugatuak markatuta, eta "lau epidemiari aldi berean" egin behar dietela aurre: "ebola, kolera, elgorria eta mpoxa".
Andy Burnhamen Gobernua argindarraren gaineko BEZa kentzekotan dagoela iragarri du
Neurria, hein batean, nortasun digitalari buruzko programa martxan jartzeko proiektua bertan behera utzita finantzatuko da. Proiektu horren kostua urtean 600 milioi libera ingurukoa izango zela aurreikusten zen.
Nikaraguako presidenteak iragarri du aurrerantzean ez dela hauteskunderik izango herrialdean
Berez, 2027 azaroan egin beharko lirateke hauteskundeak, baina 2007tik herrialdean agintzen duen Daniel Ortega presidenteak egindako iragarpenak atea itxi die hauteskundeei.
Iranek Ekialde Hurbilean egindako erasoen ondorioz AEBko 100 militar inguru zauritu dira, Pentagonoaren arabera
Pasa den asteburuan Pentagonoak berak baieztatu zuenez, hiru soldadu estatubatuar hil dira Iranek Jordanian eta Iraken egindako erasoetan. AEBko Armadak 10 egun jarraian daramatza Irango helburuen aurka eraso egiten, eta Iranek Jordania, Kuwait, Bahrain eta beste herrialde aliatu batzuetan eraso eginez erantzun du.
Trumpek dio AEBtan ez dutela Netanyahu atxilotuko
Irailean NBEren egoitzara joan daiteke Israelgo lehen ministroa. Zohran Mamdani New Yorkeko alkateak adierazi du Netanyahu "gerra kriminala" dela, eta atxilotzeko aukera aztertzen ari dela.
Huthiek itsas blokeoa ezarri diote Saudi Arabiari, Riadeko "setioari" erantzuteko
Neurria "begia begi truk" dela adierazi dute, saudiarabiarrek Yemenen duela hamabi urtetik duten blokeoari aurre egiteko.
Burnhamek Erresuma Batuko lehen ministro kargua hartu du, eta "eredu politiko eta ekonomiko berria" ezarriko duela agindu du
Etorkizuneko gobernuaren lehentasunen artean aipatu ditu hezkuntza-sistemaren erreforma, osasun mentaleko zerbitzuak indartzea eta etxebizitza subentzionatu gehiago eraikitzea.
AEBk Iran bonbardatu du bederatzigarren gauez jarraian
Iranek, bere aldetik, Estatu Batuek Kuwaiten eta Bahrainen dituen hainbat base militarren aurka egin du, eta Bahrainek aire erasoen aurkako sirenak aktibatu ditu.
Trump Espainiaren ospakizunera batu nahi izan da, baina albo batera utzi dute
AEBko presidente Donald Trump FIFAren buru Gianni Infantinorekin batera igo zen oholtzara, Munduko Kopako garaikurra Espainiako selekzioaren kapitain Rodriri ematera. Agertokia uzteko denbora eman bazioten ere, Trump munduko txapeldunen ospakizunen argazkian ateratzen saiatu zen.