Albiste da
MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, etorkinei errolda agiriarekin iruzur egiteagatik

500 euro kobratzen zituen ziurtagiri bakoitzeko, oso egoera zaurgarrian zeudela aprobetxatuz.

Espainiako Polizia Nazionaleko agenteek gizon bat atxilotu dute Tuteran, 30 bat etorkini errolda agiriaren truke iruzurra egiteagatik. Etxebizitza batean 30 bat  etorkin erroldatu zituen, eta 500 euro kobratu zizkion bakoitzari.

Espainiako Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, duela aste batzuk irregulartasun zantzuak atzeman zituzten alokatutako eraikin baten erroldan, eta horren berri eman zioten Tuterako Atzerritarren eta Mugen Tokiko Brigadari.

Poliziak egiaztatu zuen atzerritar horien iruzurrezko erroldatzea gizon baten ekimenez egiten zela, haien zaurgarritasun egoeraz baliatuta, eta erroldatzeko izapidea egiten ziela diruaren truke.

Eginbideak epaitegira bidali dituzte, baina ez dira atzerritartasunaren arloan erator daitezkeen administrazio jarduketak eragotziko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X