Txerto iraungiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hexabalente txertoaren zain dauden 30 pertsonak datorren astelehenerako txertatuko dituzte

Iraungitako bi txerto motarekin lotuta egon daitezkeen kasu berriak baieztatu zituen atzo Osasun Sailak; guztira 78 pazienteri eragin diezaieketenak. Horiei dagokienez, argitu dute beharrezkoa denean jasoko dutela txertoa.



 

La Vespa Velutina, la mecánica de las vacunas y la transformación enzimática

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko iturriek baieztatu dutenez, hexabalentearen txertoa jasotzeko zain dauden 30 lagunekin harremanetan daude dagoeneko, eta itxi dute txertoa hartzeko hitzordua. Zehaztu dutenez, gaur, ostirala, eta datorren astelehena bitartean txertatuko dituzte guztiak.

Horixe jakinarazi dute ikerketa eta trazabilitate batzordeak egin duen bileraren ostean. Hain zuzen ere, aurrerantzean jarraituko duten lan-dinamika eta metodologia zehazteko bildu dira.

Bestalde, iraungitako bi txerto motarekin lotuta egon daitezkeen kasu berriak baieztatu zituen atzo Osasun Sailak; guztira 78 pazienteri eragin diezaieketenak. Horiei dagokienez, argitu dute beharrezkoa denean jasoko dutela txertoa.

Hexabalentearen (difteria, tetanosa, kukurruku-eztula, poliomielitisa, B hepatitisa eta B motako Haemophilus influenzae) iraungitako dosiak jaso zituzten 30 pertsona baino gutxiago txertatu behar ditu berriro Eusko Jaurlaritzak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X