EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamioi batek A63 autobian izandako istripuak auto-ilara luzeak eragin ditu Donibane Lohizune parean

Ibilgailua irauli egin da, eta ondorioz zama galdu du. Errepidea erabat itxi dute eta 6 kilometrora arteko ilarak sortu dira, baina 19:15ean errei bat ireki dute bertan hiru orduz geldirik egon diren ibilgailuak pasatzeko. Ondoren, berriro itxi dute bidea, kamioia bertatik kendu ahal izateko.

kamioia iraulita

Arratsaldeko lehen orduan, 16:00ak aldera, A63 autobian, Donibane Lohizunetik gertu, izandako istripu batek zirkulazioa zaildu du, Gipuzkoarako noranzkoan. 

Kamio gidari batek kontrola galdu du, ibilgailua irauli egin da, eta barruan zeraman zama errepidean botata geratu da. Ondorioz, A63a itxi behar izan dute, eta horrek 6 kilometroko auto ilarak eragin ditu.

RN10 errepidean ere trafikoa zaildu du istripuak.

Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina trafikoa erabat eten da. Horregatik, errepide horietatik ez ibiltzea gomendatu dute agintariek. Dena den, 19:15 aldera erreietako bat zabaldu dute tarte baterako, sortutako ilara luzean geldirik zeuden ibilgailuak pasatzeko. Behin zirkulazioa arinduta, berriro itxi dute autobia, kamioia bertatik kentzeko.

Gorabehera horri buruzko informazio gehiago eta trafikoaren egoera, hemen ikus daitee.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X