Gizon bat atxilotu dute Madrilen, alaba adingabeari sexu erasoak egin eta sarean zuzenean emateagatik
Atxilotuak material pornografikoa eskaintzen zuen aplikazio batean, txanpon birtualen truke. Epailearen aurretik igaro ondoren, baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen, haur pornografia eta sexu erasoak leporatuta.
Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du Madrilen, alaba adingabeari sexu erasoak egin eta horiek sarean zuzenean ematea leporatuta. Ikertzaileen arabera, trukean txanpon birtualak eskuratzen zituen.
Azaroan abiatu zuen ikerketa Polizia Nazionalak, haur pornografiari lotutako delituak salatzeko posta elektronikoan mezu bat jaso ostean. Hilabete geroago, agenteek erasotzailea aurkitu eta atxilotu zuten, eta epailearen esku utzi ostean, baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuen.
Ikertzaileek egiaztatu ahal izan zutenez, atxilotuak zuzeneko emanaldietarako aplikazioen areto pribatuak erabiltzen zituen ikusle potentzialak erakartzeko. Ondoren, beste aplikazio batean, berak alabari egindako sexu erasoak ematen zituen zuzenean.
Ikusle kopuruaren arabera, txanpon birtualak eskuratzea edota bere posizionamendua hobetzea lortzen zuen.
Ikerketak aurrera egin ahala, Madrilen bizi zen gizon hori identifikatzea lortu zuten. Abenduan atxilotu zuten, eta bi telefono mugikor eta material pornografiko ugari aurkitu zituzten haren etxean egindako miaketan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera