DENBORALEAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euriteak baretu dira Andaluzian, azken egunotako ekaitzak igarota

Guadalquivir ibaian, Kordoban, agerikoa da egoerak hobera egin duela. Goizean, emariak behera egin du apur bat, gauerdian 6 metroko altuera izan ondoren. Jaitsiera horrek behin-behinean lasaitasuna eman du, baina garbiketak aurrera jarraitzen du etenik gabe, datozen orduotan euri gehiago egingo baitu.

UBRIQUE (CÁDIZ), 08/02/2026.- Las calles del casco antiguo de la localidad gaditana de Ubrique siguen anegadas este domingo tras el paso de las borrascas. EFE/ Román Ríos
Ubriqueko (Cadiz) bizilagun bat, bere etxean, urari aurre egiteko prest. Argazkia: EFE

Andaluzian euriteak baretu egin dira igande goizean, Leonardo eta Marta ekaitzak igaro ostean. Prezipitazioak nabarmen murriztu dira, eta eguraldiak hobera egin du. Hala ere, astelehenetik aurrera fronte gehiago iritsiko dira autonomia erkidegora.

Horrela, eguraldi ezegonkorra gailenduko da berriro. Meteorologia zerbitzuek ohartarazi dutenez, igande goizean nagusi den barealdia behin-behinekoa izango da, eta datozen egunetarako egindako iragarpena ikusita, adi egoteko gomendatu dute.

Etxera itzultzeko aukera izan dute zenbaitzuk

Igande honetan euriteek emandako arnasaldiari esker, etxera itzultzeko aukera izan dute batzuek. Guztira, 11.000 lagunek utzi behar izan dituzte beren etxebizitzak denboralearen eraginez.

18:00 - 20:00

Cadizko El Puerto de Santa Maria herrian dagoen Doña Blanca auzoko 660 bizilagunak etxera itzultzen hasi dira jada, Udalak Andaluziako Juntari larrialdi-maila jaisteko eskatu ostean. Guadalete ibaiak inguruan eragindako kalte materialak aztertu ostean hartu dute erabakia.

 

Denboraleak eragindako kalte materialak

200 errepide inguruk denboralearen ondorioak jasan dituzte Andaluzian. Kalte materialak 500 milioi euro ingurukoak dira, eta oraindik 148 errepide daude itxita. Horrek hainbat udalerri utzi ditu inkomunikatuta.

Eskolara joan ezin diren umeak ere badira, eta denda askotan salgairik gabe daude, kamioiak ezin direlako iritsi.

Nekazariek ere galera izugarriak izango dituzte. Lurren % 75 urak hartuta daude, eta olibaren, zainzurien edota sandiaren uztak galtzear.

Abeltzainen kasuan ere arazoak dituzte animaliengana heltzeko.

Horrek guztiak erakusten du kalte ekonomikoak oso-oso larriak izango direla, nahiz eta oraindik ezinezkoa den zenbaterainoko kalteak izango dituzten aurreikustea.

CÓRDOBA, 06/02/2026.- El Guadalquivir ha duplicado su umbral en dos días y a las 9.40 horas de este viernes ha superado los 5,60 metros de lámina de agua, cuando el umbral rojo lo alcanza en los 2,5 metros. EFE/ Salas
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X