Euriteak baretu dira Andaluzian, azken egunotako ekaitzak igarota
Guadalquivir ibaian, Kordoban, agerikoa da egoerak hobera egin duela. Goizean, emariak behera egin du apur bat, gauerdian 6 metroko altuera izan ondoren. Jaitsiera horrek behin-behinean lasaitasuna eman du, baina garbiketak aurrera jarraitzen du etenik gabe, datozen orduotan euri gehiago egingo baitu.
Andaluzian euriteak baretu egin dira igande goizean, Leonardo eta Marta ekaitzak igaro ostean. Prezipitazioak nabarmen murriztu dira, eta eguraldiak hobera egin du. Hala ere, astelehenetik aurrera fronte gehiago iritsiko dira autonomia erkidegora.
Horrela, eguraldi ezegonkorra gailenduko da berriro. Meteorologia zerbitzuek ohartarazi dutenez, igande goizean nagusi den barealdia behin-behinekoa izango da, eta datozen egunetarako egindako iragarpena ikusita, adi egoteko gomendatu dute.
Etxera itzultzeko aukera izan dute zenbaitzuk
Igande honetan euriteek emandako arnasaldiari esker, etxera itzultzeko aukera izan dute batzuek. Guztira, 11.000 lagunek utzi behar izan dituzte beren etxebizitzak denboralearen eraginez.
Cadizko El Puerto de Santa Maria herrian dagoen Doña Blanca auzoko 660 bizilagunak etxera itzultzen hasi dira jada, Udalak Andaluziako Juntari larrialdi-maila jaisteko eskatu ostean. Guadalete ibaiak inguruan eragindako kalte materialak aztertu ostean hartu dute erabakia.
Denboraleak eragindako kalte materialak
200 errepide inguruk denboralearen ondorioak jasan dituzte Andaluzian. Kalte materialak 500 milioi euro ingurukoak dira, eta oraindik 148 errepide daude itxita. Horrek hainbat udalerri utzi ditu inkomunikatuta.
Eskolara joan ezin diren umeak ere badira, eta denda askotan salgairik gabe daude, kamioiak ezin direlako iritsi.
Nekazariek ere galera izugarriak izango dituzte. Lurren % 75 urak hartuta daude, eta olibaren, zainzurien edota sandiaren uztak galtzear.
Abeltzainen kasuan ere arazoak dituzte animaliengana heltzeko.
Horrek guztiak erakusten du kalte ekonomikoak oso-oso larriak izango direla, nahiz eta oraindik ezinezkoa den zenbaterainoko kalteak izango dituzten aurreikustea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera