ARRAZAKERIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniak 10 mila euroko isuna jarri dio higiezinen agentzia bati arrazakeriagatik

Hamidek eta bere familiak hainbat saiakera egin zituzten etxe bat alokatzeko, Mataron. Baldintzak bete arren, beti ezezkoa jasotzen zuten. Hamidek 13 aldiz salatu izan du diskriminazio tratuta erakundeen aurrean. 

Hamid, arrazakeriaren biktima

Kataluniako Generalitateak 10.000 euroko zigor aitzindaria ezarri dio higiezinen agentzia bati, etxebizitza bat alokatu nahi zuen familia baten aurkako arrazakeriagatik. Biktima Hamid da, Mataron (Bartzelona) bizi den gizon marokoarra.

Hamidek 13 higiezin-agentzia salatu zituen, akusazio berarekin: baldintza guztiak bete arren, ez zioten etxerik alokatu nahi. Salaketa horietako gehienak artxibatu egin ziren, administrazio publikoek izapide burokratiko batzuk egin ondoren.

Hala ere, Desca behatokiaren laguntza jaso ondoren, eta Generalitatearen Tratu Berdintasunerako eta Diskriminazioa Ezabatzeko Bulegoak (OITND) higiezinen agentzia horiek arrazakeriaz jokatu zutela ikusi zuen eta lehen zehapen-espediente administratiboak ireki zituen 2025eko irailean. Kasuetako batek zigorra jaso du.

Kasu horretan, Hamidek etxebizitza bati buruzko informazioa eskatu zuen, 2024ko hasieran, baina higiezinen agentziak alokatuta zegoela erantzun zion. Ondoren, Hamiden lankide batek eskaera bera egin zuen eta hari eskuragarri zegoela erantzun zion higiezinen agentziak. Gainera, bisita egitekotan zeuden, baina bisita horretara Hamid bera joan zen, tratu-desberdintasunari buruzko azalpenak eskatzera.

OITNDren ebazpenak aitortzen du salatutakoa arrazoi etnikorrazialengatik edo jatorriagatik etxebizitza eskuratzeko diskriminazio-kasu bat dela. Ondorioz, 10.001 euroko isunarekin zigortu du eta laguntza eta dirulaguntza publikoak jasotzeko debekua ezarri dio, baita Generalitateko Administrazioarekin urtebetez kontratatzeko debekua ere.

Gizarte-erakundeen ustez, emaitza hori "lehen urratsa da etxebizitzen alokairu esparruko arrazakeriaren zigorgabetasuna baztertzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X