Yala Nafarroak otsailaren 21ean kalera irteteko deia egin du Palestina ahaztu ez dadin
Manifestazioa 17:00etan egingo dute, Iruñean, Israelgo Estatuaren zigorgabetasuna salatzeko. Egun horretan Osasunaren eta Real Madrilen partidara joango diren zaleek ere manisfestaziora joateko aukera izango dutela azpimarratu du elkarteak.
Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak manifestazioa deitu du otsailaren 21erako Iruñean, Palestina ahanzturan erori ez dadin eta zigorgabetasuna eta "konplizitatea" amai daitezen eskatzeko.
Martxa 17:00etan hasiko da, Antoniutti parkean. Hasiera batean 17:30ean deitu bazuten ere, aurreratzea erabaki dute, egun horretan Osasunaren eta Real Madrilen arteko partida Sadarrera ikustera joango diren futbolzaleak ere protestan egon daitezen.
"Otsailaren 21ean, berriro ere, Nafarroako gizartea kalera irtetera animatzen dugu, genozidioa gaitzestera. Gure Gobernuari Israelekin duen harreman oro apurtzen jarrai dezala exijitzera", adierazi du Lidon Sorianok, Yala Nafarroako kideek astearte honetan emandako prentsaurrekoan.
Plataformak 2025ean egin dituen jarduerak ere errepasatu ditu Sorianok, tartean Iruñean egin diren bost manifestazio, elkartasun kanpaina bat eta 117 solasaldi Nafarroa osoan.
Gainera, Yala Nafarroak hiru mozio aurkeztu zituen, Parlamentuan aurrera atera zirenak, eta "80 udalek baino gehiagok" onartzea lortu zuten.
"Nafarroako Parlamentuaren Urrezko Domina abenduaren 2an eman ziguten, baina, uko egin genion , hurrengo egunean Nafarroako Gobernuak domina bera eman ziolako M. Torresi, Israelek erabiltzen duen F35 gerra-hegazkinaren fabrikazioan parte hartzen duen enpresari", gaineratu du.
Prentsaurrekoan, Majed Dibsi abokatu eta kazetari palestinarra ere izan da, eta azpimarratu du Israelek Hamasen 2023ko urriaren 7ko erasoa "baliatu zuela" Zisjordania eta Gaza anexionatzeko politika areagotzeko.
Nazioarteko komunitateak Palestinari "bizkarra ematen" diola esan du, eta Europar Batasunaren kasuan, ez dagoela "politika europar koherenterik" gehitu du. Azkenik, su-etenaren inguruan, egoera "lehen baino okerragoa" dela eta Israelek su-etena indarrean dagoenetik "600 pertsona baino gehiago hil" dituela adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat zauritu da Getxoko Fadura futbol zelaian, zaleen arteko borroka batean
Antza denez, bi zaleren arteko borroka bat izan da, eta horietako batek zauriak jasan ditu. Anbulantzia bati deitu diote artatzeko eta, azkenean, ez dute osasun-zentro batera eraman behar izan.
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen legez kanpoko trafikoa egotzita
Lehen ikerketen arabera, furgonetan zihoazen pertsonek dirua ordaindu zuten Frantziatik atera eta espainiar estatuko toki ezberdinetara joateko.
Melgosa: "Prebentzioan eta hezkuntzan gogor egin behar da lan, kirolean indarkeria saihesteko"
Partiduetara joan aurretik "frustrazioak etxean uzteko" eskatu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta helduengan jarri du arreta, "haurrek ikusten dutena ikasten baitute".
Irungo Landetxa futbol taldeko jokalari eta zaleek Hernanin izandako jarrera ikertuko du Gipuzkoako Futbol Federazioak
Larunbat gauean jokatu zen partidan, irain eta mehatxuak egin omen ziren 17 urteko arbitroaren kontra, eta Ertzaintzari abisua eman behar izan zioten ezer gerta ez zedin.
24. Korrikak euskara komunitatea dela aldarrikatu, eta aurrera egiteko deia egin du amaierako mezuan
Lehen aldiz, mezu kolektiboa izan da Korrikarena, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako beste horrenbeste gaztek idatzitakoa. "Euskara gara diogu, ez euskara naiz. Komunitateaz ari gara", azpimarratu dute Oierrek, Oihanak, Elene Mengyuk, Beñatek, Aitzolek, Xalbatek eta Leirek. Amaitzeko, oraina eta etorkizuna jomugan jarri dituzte: "Aurrera goaz, bazatoz?".
Nortzuk dira Korrikaren mezua idatzi duten zazpi lagunak?
Herrialde bakoitzeko euskaldun eta euskaltzale batek parte hartu du aurtengo mezu kolektiboan, tartean Txinan jaiotako barakaldarrak edo Union Tutera taldearen sortzaileak.
Hauxe da aurtengo Korrikaren mezua, zazpi gaztek idatzia, lurralde bakoitzeko bat
Hauek izan dira 24. Korrikaren mezua idatzi eta irakurtzeko ardura izan duten 7 gazteak: Oier Iñurrieta Garmendia gasteiztarra, Oihana Arana Cardenal gipuzkoarra, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao bizkaitarra, Beñat Jusue Rosano nafarra, Aitzol Gil de San Vicente Pla hendaiarra, Xalbat Alzugarai Etxeberri baxenabartarra eta Leire Casamajou Elkegarai zuberotarra.
Lehendakariak ere eraman du lekukoa
Imanol Pradales lehendakariak Korrikaren lekukoa hartu du Bilbon, 3.371 kilometroan, Ibone Bengoetxea lehendakariordearekin batera.
Korrikaren amaiera
Zuzenean 24. korrikaren amaiera.
Motozale bat hil da AP-68 autobidean, Zuian, izandako zirkulazio istripu batean
Ibilgailuaren gidaria bidera erori da ezbeharraren ondorioz.