BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behin-behinean aske utzi dute Gernika-Lumon bikotekidea hiltzea egotzita atxilotutako emakumea

54 urteko emakumea asteazken honetan atxilotu zuten, 2025eko azaroaren 22an senarra hil zuelakoan. Epailearen aurrera joan ostean, epaitegiak behin-behinean aske uztea agindu du. 

(Foto de ARCHIVO)

Vehículo de la Ertzaintza



EUROPA PRESS

13/10/2021
Ertzaintzaren ibilgailu bat. Artxiboko argazkia: Europa Press

Senarra hil zuelakoan Gernikan atzo atxilotutako emakumea aske utzi dute, behin-behinean eta epaitegira agertzeko baldintzapean. 

62 urteko gizonezkoa 2025eko azaroaren 22an hil zen, Gernikan. Emakumeak berak deitu zuen larrialdi zerbitzuetara, senarra ohetik erori zela eta ez zela mugitzen esanez. Ertzaintza eta osasun langileak bertaratu ziren, baina gizona hil zela baieztatu baino ezin izan zuten egin.

Gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman zuten, autopsia egiteko. Behin azterketa eginda, ohartu ziren biktimak hainbat kolpe eta haustura zituela gorputzeko hainbat ataletan eta buruan, eta heriotza bortitza izan zuela pentsatu zuten orduan.

Une horretatik aurrera, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta, azkenean, hildakoaren emaztea atxilotu zuen, erasoen ustezko egile gisa.

Ertzaintzak galdekatu ondoren, atzo epailearen aurrera eraman zuten, eta epaileak 54 urteko emakumea behin-behinean aske uztea erabaki zuen. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X