AUTO ELEKTRIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko

'Tximista Auto' plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.

(Foto de ARCHIVO)

Puntos de recarga de vehículos eléctricos



REMITIDA / HANDOUT por AEDIVE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

04/11/2025

Nafarroako Gobernuak "Tximista Auto" laguntza-programa jarri du martxan, 4,7 milioi euroko funts propioak dituena, ibilgailu elektrikoak erostea bultzatzeko eta kargatzeko puntuen sarea handitzeko.

Aurrekontu osotik 3,7 milioi ibilgailu elektrikoak erosteko erabiliko dira eta milioi bat, berriz, kargatzeko azpiegiturak jartzeko. Mikel Irujo Industria, Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilariak aurkeztu du ekimena, eta nabarmendu du helburua dela mugikortasun elektrikorako trantsizioa bizkortzea eta hurbileko Europako industria indartzea.

Planak 5.500 eurorainoko laguntza zuzenak aurreikusten ditu Europako enpresek ekoitzitako ibilgailu elektriko puruak erosteko, eta 3.000 eurorainokoak Europatik kanpo fabrikatutakoak erosteko, horrela inguruko industria-ehuna indartzearen aldeko apustua eginez.

Ainhoa Garmendia Iberdrolako kargatze-guneen arduradunak Iruñean egindako aurkezpenean, lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia azpimarratu du. Gaur egun 350 kargatzeko gune inguru ditu konpainiak Nafarroan. 

Bestalde, Carlos Sagues Ibilgailuak Konpontzeko Tailerren Nafarroako Elkartearen presidenteak adierazi duenez, Nafarroan dagoeneko % 34,2 ibilgailu elektrifikatu baino gehiago dago, aurrez ezarritako elektrifikatzeko helburua gaindituz.

Gogorarazi beharra dago 2021az geroztik, MOVES Estatuko programaren bidez, Nafarroako Gobernuak ibilgailu elektrikoetarako laguntzen 8.500 eskaera baino gehiago kudeatu dituela, 30,7 milioi euro guztira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X