Eusko Jaurlaritzak 817 milioi euroko inbertsioa egingo du 2030era arte, familia, haur eta nerabeei laguntzeko
Familiei, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Erakundearteko Plan berriak (2026-2030) jasotzen dituen neurrien artean dago, besteak beste, haurrak lau urte bete arte familiek hilero jasoko duten 200 euroko laguntza. Aurtengo lehenengo hiruhilekoan onartuko du Jaurlaritzak neurri berria eta 2026ko urtarrilaren 1etik izango du eragina.
Eusko Jaurlaritzak 871 milioi euroko aurrekontua onartu du, datozen bost urteetan familiei, haurrei eta nerabeei laguntzeko. Gaur gobernu kontseiluak oniritzia eman dio Familiei, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Erakundearteko Plan berriak (2026-2030) jasotzen dituen neurrien artean dago, besteak beste, haurrak lau urte bete arte familiek hilero jasoko duten 200 euroko laguntza.
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, aurtengo lehenengo hiruhilekoan onartuko du Eusko Jaurlaritzak 200 euroko hileroko laguntza seme-alabek 4 urte izan arte luzatzea. Halaber, neurriak atzeraeragina izango du 2026ko urtarrilaren 1etik.
Orain arte, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako familiek 200 euro jaso izan dituzte hilero seme-alabek 3 urte bete arte.
Gainera, guraso bakarreko familientzako neurri bat ere plazaratu du sailburuak. Abenduan berariazko dekretua onartu zenetik, guraso bakarreko familien ziurtagiria eskuratzeko 2.000 eskaera baino gehiago jaso ditu Jaurlaritzak.
Bestalde, beste neurri batzuk ere jasotzen ditu gaur onartutako planak. Horien artean daude Kontzilia komunitatea indartzea, haur-eskolen eskaintza handitzea eta aita-amen guraso baimenak parekatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera