Indarrean sartu da guraso bakarreko familien ziurtagiri digitala EAEn
Ziurtagiri horri esker, guraso bakarreko familiek euskal erakundeen dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte. Jaurlaritzaren arabera, 21.000 familia inguruk jaso ahal izango dute akreditazio hori, horietatik % 80k emakumeek.
Euskadin bizi diren guraso bakarreko 21.000 familia inguruk gaurtik aurrera egiaztatu dezakete beren izaera, euskal erakundeen dirulaguntzak eskuratzeko aukera emango dien ziurtagiri digital baten bidez.
Horixe da guraso bakarreko familiei buruzko euskal dekretuak eskainitako berritasun nagusia.
Eusko Jaurlaritzaren arabera, 21.000 familia inguruk jaso ahal izango dute laguntza, % 80 emakumeak , eta gehienak bi pertsona buru dituztenek baino zailtasun handiagoak izango dituzte lana eta familia bateragarri egiteko.
Ziurtagiri digital hori formalizatzen denean, familia bakoitzak lor ditzakeen onurak sail, erakunde edo entitate bakoitzak ezarriko ditu, bere jardun-eremuaren esparruan.
Familia-motak
Nolakoak dira familiak Euskadin, gaur egun?
Etxekoen unitateen herena pertsona bakarrekoa da, eta 100.000 baino gehiago guraso bakarrekoak dira.
Bi familia mota
Dekretuak bi familia mota arautzen ditu, alde batetik guraso bakarreko familiak (guraso bakarra dutenak) eta guraso bakarreko egoeran daudenak.
Bigarren sailkapen horretan, bi guraso dituzten familiak dira, baina, dituzten ezaugarriengatik, guraso bakarreko familiekin parekatzen dira, hala nola gurasoetako bati esleitutako zaintza eta jagoletza, gurasoetako baten etxea uztea edo genero-indarkeria dagoen kasuetan.
Bete beharreko baldintzak
Ziurtagiria eskuratu ahal izateko, zenbait baldintza bete behar dira, dekretuak jasotzen duen bezala. Legezko bizileku eraginkorra frogatu behar da eskabidea aurkezten den unean eta aitorpenak ondorioak dituen bitartean.
Gainera, pertsona horrek Euskadin erroldatuta egon beharko du, etenik gabe, eskaera aurkeztu aurreko hamabi hilabeteetan gutxienez.
Seme-alabek 21 urtetik beherakoak izan behar dute. Adin-muga hori 26 urte bete arte luzatuko da, lanpostu bat lortzeko ikasketa arautuak egiten ari bada.
Seme-alabaren adina edozein dela ere, guraso bakarra dela aitortuko da % 33ko desgaitasuna edo handiagoa, mendekotasun handia, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia badute. Gainera, gurasoarekin bizi eta erroldatuta egon behar dute, eta ekonomikoki haren mende egon behar dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.