KERMAN VILLATEREN HERIOTZA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kermanen familiak eskatu du atezainak gehiago kontrola dezatela eta epaiketa "osoa" egin dezatela, Mitika dantzalekuko krimenagatik

Arantza Beitia eta Roberto Villate, Kermanen ama eta aita, Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean izan dira asteazken honetan, semearen heriotzaren prozesu judiziala zein egoeratan dagoen azaltzeko eta Ganberaren laguntza eskatzeko, horrelako gertaerak berriro gerta ez daitezen.

Comparecencia de Arantza Beitia  y Roberto Villate en la Comisión de Seguridad



REMITIDA / HANDOUT por PARLAMENTO VASCO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/2/2026
18:00 - 20:00

Arantza Beitia eta Roberto Villate, iazko otsailaren 23an Gasteizko Mitika aretoko atezain batek kolpatuta hil zen Kerman Villate gaztearen ama eta aita Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean izan dira asteazken honetan, semearen heriotzaren ondoriozko prozesu judizialaren egoera azaltzeko eta Ganberaren laguntza eskatzeko, horrelako gertaerak berriro gerta ez daitezen.

Gasteizko Mitika diskotekako atezain batek emandako ukabilkada baten ondorioz hil zen Kerman Villate gaztearen gurasoek berretsi dute semearen heriotza "krimen krudela" izan zela, eta erasotzailearen aurkako epaiketa "osoa" izan dadin eskatu dute, berme guztiekin. Atezaina behin-behinean aske geratu zen azaroan, Arabako Probintzia Auzitegiak hala erabakita, eta familiak helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenean.

Gurasoen kontakizunaren arabera, goizalde hartan Kerman Mitikara hurbildu zen, ilaran, lau lagunekin batera. Azkena zihoan bera, eta ia sarreran zegoenean atezainak atzerantz bota zuen eta ez zion sartzen utzi.

Hiltzeko asmoa

Beitia eta Villateren hitzetan, semeak "ez zuen mozkor zegoen sintomarik, lasai zihoan eta edukazioz jokatzen zuen. Modu arbitrarioan geldiarazi zuten. Bakea kalean geratu zen Kerman eta bere lagunak Dendaraba atarian zeudela. Bien bitartean, negoziaziatze saiakerak egon ziren, baina lasaia zen giroa eta ez zegoen jende askorik". 

"Une batean, atezainek leku jakin batean itxaroteko esan zioten, eta laster sartuko zela. Lagunak lokalera jaitsi ziren. Minutu bat geroago, atezainen arduraduna atezainekin bildu zen, hatz-puntekin aurpegiaren alde bat seinalatu zuen, gero erasotzaile izango zen aterzainari begira. Horrek aurpegiaren alde batean bi ukabilkada ematen zituela simulatuz erantzun zion".

Atezainen bileraren amaieran, "erasotzailea Kermanen ondoan jarri zen, biak aurrera begira, 20 segundoz. 21. segundoan, Kermanek atzerantz mugitu zuen hanka, bi pertsonari pasatzen uzteko, eta une horretan erasotzaileak bortizki kolpatu zuen, modu hilgarrian, bi bezero horiek giza pantaila gisa erabiliz", azaldu dute.

30 segundo ondoren, "Kerman konorterik gabe zegoen, ia hilda, eta hiltzailea alde eginda. Bi neskek anbulantzia bati deitu zioten".

Gurasoen ustez, erasotzaileak bere indar eta teknika guztia erabili zuen kolpe perfektua emateko, hil zezakeela bazekien eta. Espainiako txapelduna izan da indar-lehiaketetan, eta eraso gehiago egin izan ditu. Gainera, erasoa zaintza-kameraren puntu itsu batean gertatu zen.

"Kerman kolpearen ondorioz hil zen, ez zitzaion lepoa hautsi, kristala jo zuen kolpearen ondorioz, lurrera erori zen, baina erortzerako zerraldo zegoen. Kolpeak hil zuen. Burezurra hautsi eta anoxia itzulezin bat eragin zion. Hori autopsian dago jasota", azpimarratu du amak.

Instrukzioko epaileak hilketa-zantzuak zeudela ebatzi zuen, eta epaimahaiarekin izapidetzea erabaki zuen, baina Auzitegiak erabaki hori baliogabetu zuen, dolorik ez zegoela ebatzi eta zuhurtziagabekeriazko giza hilketa gisa kalifikatu zuen. Orain, familiak aurkeztutako kasazio-errekurtsoari buruz Auzitegi Gorenak zer erabaki zain daude.

Gorenak familiari arrazoia ematen ez badio, "epaiketa murriztu batera behartuta" egongo dira, gurasoek azaldu dutenez; izan ere, ezin izango dira frogak baloratu Auzitegiak finkatutakoaz harago, hau da, epaiketan hilketa bat izan zela frogatzen bada ere, ezin izango litzateke halakotzat jo. Horregatik eskatzen dute epaiketa "osoa".

Gurasoek Gasteizko Udala kritikatu dute

Agerraldian, gurasoek Gasteizko Udala ere kritikatu dute, zeinak udaltzain baten salaketa jasoa baitzuen aurrez, Mitikako atezainekin izandako istilu batzuen harira. EH Bilduk gaur eman dituen zifren arabera, 2023an hogei polizia-jarduera baino gehiago izan ziren Mitika aretoan, eta 2024an, hamabi. 2025ean, Kerman hil arte, hiru.

Udalak barne ikerketa bat eskatu zuen, baina gurasoek deitoratu dutenez, "erantzukizunak saihesteko txosten bat besterik ez zen izan".

"Orain ez daude eta lehen ere ez dira egon, ohartarazpen oso argia izan zuten eta dena normala zela esan zuten", aurpegiratu diote Udalari.

Horrez gain, sarbide-kontroleko langileak profesionalizatzeko araua aldatzeko Eusko Legebiltzarrean tramitean dagoen ekimena babestu dute Kermanen gurasoek, baina ohartarazi diete "gauzatzeko borondate irmorik ez badago, ezer gutxirako" balioko duela. "Erakundeek sinetsi behar dute benetako arazo bat dela, bestela, ez goaz inora".

Halaber, Legebiltzarrari eskatu dio semearen heriotzagatiko prozesu judiziala behar bezala garatuko dela berma dezala. 

Talde guztiek elkartasuna adierazi diote familiari, eta nahi duten justizia hori topatzea opa diete, nahiz eta onartu duten abian den prozedura judizialari buruz ezer gutxi egin dezaketela.

Zure interesekoa izan daiteke

martxoak 3 dokumentala radio vitoria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Oroimenaren indarra', Martxoaren 3ko sarraskiari buruzko audio eta elkarrizketa bilduma

Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenean, Radio Vitoriak hamar ataleko dokumentala ondu du, elkarrizketa esklusiboak eta sekula argitaratu gabeko audioak biltzen dituena. Gaur aurkeztu dute proiektua Gasteizko Villa Suso Jauregian, Ismael Diaz de Mendibil eta Pilar Ruiz de Larrea kazetariek aurkeztutako ekitaldi batean. Lehenengo atala bihar emitituko da; aurrena, Radio Vitorian eskainiko da, eta ondoren, Guau plataforman jarriko dute entzungai. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X