Gizon bat atxilotu dute emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita, Tolosan
Astelehen honetan, otsailaren 16an, biktimak salaketa jarri zuen Ertzaintzan, eta asteartean ustezko erasotzailea atxilotu zuten.
Ertzaintzak 38 urteko gizon bat atxilotu du Tolosan, herri horretako ile-apaindegi batean emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Aurretik, emakume horri garbitzaile lana eskaini zion.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertakariak urtarrilaren hasieran hasi ziren, Irunen, gizonak Tolosako ile-apaindegiko lokal bateko garbitzaile gisa 44 urteko emakume bati lana eskaini zionean.
Lan-baldintzak negoziatu ondoren, gizonak bere burua eskaini zuen emakumea establezimendura eramateko. Hara iritsitakoan, emakumeari sexu-erasoa egin zion, eta hertsatu egin zuen, biktimak ezer esan ez zedin.
Otsailaren 16an, biktimak salaketa jarri zuen Ertzaintzan, eta egun bat geroago, gizona atxilotu zuten Tolosako Rondilla auzoan, sexu-eraso delitu bat egotzita.
Atxilotua, ertzain-etxera eraman ondoren, epailearen esku utzi dute gaur, asteazkena.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa), eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik. Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera