Gizon bat atxilotu dute Xilxesen (Castelló), emazte ohia eta bien alaba hil dituelakoan
Emakumearen senar ohia eta neskatoaren aita atxilotu dute Xilxesen (Castelló), hilketa bikoitza egotzita, Pilar Bernabe Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariak asteazken honetan iragarri duenez.
Ordezkariak azaldu du hilketa bikoitzagatik atxilotutako gizona, hasiera batean, biktimengandik urruntzeko agindua urratzeagatik atxilotu zutela, eta epailearen esku utziko dutela.
Emakumearen eta 12 urteko alabaren gorpuak astearte honetan aurkitu zituzten Xilxeseko etxebizitza batean. Orduan, Guardia Zibilaren Polizia Judizialak ikerketa abiatu zuen heriotza horien nondik norakoak argitzeko.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa), eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik. Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera