GARRAIO PUBLIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbo eta Gasteiz arteko autobusek deskontuak izango dituzte aurrerantzean

Bizkaiko Foru Aldundiaren administrazio akatsa zuzenduta, erabilera anitzeko bonuek gutxienez % 40ko deskontuak izango dituzte.

MAM-eko argazkia: autobus-eitb_
Autobusa. Argazkia: EITB

Larunbat honetatik aurrera normaltasunez kobratuko dira La Union konpainiak Bilbo eta Gasteiz lotzeko duen autobus-lineako txartelen deskontuak.

Ehunka pertsonak egiten dute egunero ibilbide hori autobusez, eta 2026ko lehen aste hauetan diruz lagundu gabe egon dira bidaia-txartelak, Bizkaiko Foru Aldundiaren akats administratibo baten ondorioz.

La Unionek erabilera anitzeko bonuetan aplikatzen ditu deskontuak. % 40koak dira erabiltzaile guztientzat, % 50ekoak gazteentzat, eta bidaia doakoa da 15 urtetik beherakoentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X